Paolo Girardi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paolo Girardi
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Florentziako Errepublika
Jarduerak
Jarduerakmineralogoa

Paolo Girardi XIV. mendeko Florentziako txanponen ekoizpenean eta metaletan espezialista izan zen. Nafarroako Erresuman bizi zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Girardiri buruzko informazio gutxi ezagutzen da. 1340an Filipe III.a Nafarroakoak, Frantziako Evreuxen bizi zela, gobernuko ekimen berriak jarri zituen martxan. Helburu horrekin hiru erreformatzaile izendatu zituen eta Nafarroara bidali zituen; hirurek botere handia zuten. Funtzionario horiek ekimen desberdinak abiatzen saiatu ziren: burni eta kobre meategi berriak irekitzea eta txanponak sortzea, besteak beste. Azken hau egiteko Nafarroako Gorteekin negoziazioetan hasi ziren. Egoera horretan Paolo Girardi florentziarra deitu zuten, tartean Urrobin aurkitutako zilar-meategietan lan egiteko; horretarako dirutza eskaini zioten, 200 libera urteko.[1] Girardi Nafarroan 1343 arte egon zen; azkenik, ezkutuan, alde egin zuen.

Girardiren txostena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paolo Girardiren ospea Filipe III.a Nafarroakoarentzat prestatu zituen txosten bikoitz batean oinarritzen da. Dokumentu horiek Nafarroako errege-erreginen jauregian dagoen Nafarroako Artxibategian gordetzen dira. Txostenean bi atal daude:

  • Meategien ustiatzeari buruzkoa: horretan Nafarroako erregeari aholku batzuk ematen dizkio ustiapen hori hobetzeko.
  • Txanpon irartzeari buruzkoa: atal hau ezagunena da. Jakintsu florentziarrak hiru txanpon mota desberdinak proposatu zituen gizarte mailaren araberakoak: nobleentzat, merkatarientzat eta behe herrirarentzat. Peter Spuffordek (1934-2017) Erdi Aroko txanponen gaineko liburuan proposamen hau jaso zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iñigo Mugueta Moreno:Política monetaria en Navarra bajo el reinado de los primeros Evreux (1328-1349) en la España Medieval, 27, 2004, 77-104 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]