Edukira joan

Paper psikikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paper psikikoa (ingelesez: Psychic paper) BBC kateko Doctor Who zientzia-fikziozko telesailean agertzen den tresna bat da, Doktoreak pasaporte gisa erabiltzen duena. Telesailaren aro berriko tresna da, 2005etik aurrera azaldu izan da.

Katanarru edo diru-zorro batean dagoen paper zuria da. Doktoreak beste inori erakusten dionean Doktoreari komeni zaiona ikusten du bertan idatzia. Horri esker edozein tokitan sartzeko edo edozeinekin hitzegiteko baimena lortzen du[1].

Boda planetako zuhaitz psikikoetatik ateratako materialarekin egina da[2]. Gaitasun psikikoak dituzten gizaki edo izakietan ez du funtzionatzen ordea, oso noizean behin gertatzen dena. Shakepearek papera zuriz ikusi zuen eta "The Vampires of Venice" atalean Rossana vanpiroa konturatu zen paper psikikoaren amarruaz. Torchwood Institutuko zientzilari batek "Army of Ghosts" atalean aipatzen du paper psikikoa ezagutu daitekeela entrenamendu espezializatua eginez, fraktalei zuzenki begiratuta.

Hamairugarren Doktoreak Ryan Sinclair eta Graham O'Brien laguntzaileei paper psikiko zati bana oparitu zien hauek TARDISa utzi zutenean[2].

"Silence in the Library" atalean honako mezu hau irakurri zuen Doktoreak paper psikikoan: "Please come" ("Mesedez etorri"). Mezuari erantzunez liburutegi nagusira joango da eta River Song ezagutuko du. Gerora jakingo da River Song izan zela mezua idatzi zuena[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «The Doctor's psychic paper» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  2. a b (Ingelesez) «Psychic paper» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]