Paper sulfurizatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paper sulfurizatua edo labe-papera

Paper sulfurizatua, labe-papera edo, besterik gabe, landare-papera, kimikoki tratatua izan den paper mota bat (azido sulfurikoarekin bainu bat ematen zaio, eta hortik datorkio izena) da, koipearen kontrako erresistentzia handia eta urarekin desegiteko -baita irakite-tenperaturan ere- erresistentzia handia duena. Ezaugarri nagusia itsaspenaren aurkakoa izatea da (janaria ez da geratzen itsatsita bere gainazalean), labean prestatu behar diren elkagaiekin erabiltzen da, adibidez: gailetak, papilloteak, pizzak, eta abar. Paper sulfurizatuak 220 °C gorako tenperaturak jasan ditzake, erabiltzean kontuz ibili behar da ez izateko zuzeneko harremanik bero iturriarekin (kasu batzuetan ez du funtzionatzen gratinatzen denean).

Joan den mendeko erabilera bat makineriaren eta eraikinen eraikuntzan erabilitako marrazkien euskarri gisa izan zen. Tinta txinatarrez marrazten zen paperean eta bere gardetasuna baliatuz kopia kontaezinak egiteko original gisa erabiltzen zen.