Paquita la del Barrio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paquita la del Barrio

Bizitza
JaiotzaVeracruz1947ko apirilaren 2a (77 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Paquita la del Barrio
Genero artistikoarantxera
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa

paquitaladelbarrio.com.mx
IMDB: nm1460690 Twitter: paquitaboficial MySpace: lapaquita Musicbrainz: 34d5c30f-55f5-4ab2-abce-2456a1ee0e01 Songkick: 98124 Discogs: 1523335 Allmusic: mn0000746865 Edit the value on Wikidata

Francisca Viveros Barradas kantari mexikarra (Veracruz, 1947ko apirilaren 2a) Paquita la del Barrio ("Paquita auzunekoa") izen artistikoarekin ezaguna, Mexikoko ranchera estiloko abeslaria da, baina Mexikoko beste estilo batzuetakoa ere kantatzen du.

Telebistako telenobeletan eta filmetan ere aktore lanak egin izan ditu. Alto Luceron jaioa, Veracruz estatuan, Mexiko Hirian hasi zuen karrera 1970ean.

Estiloa: Gizonezkoei kritika gupidagabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paquita la del Barrio hamabost urte zituela ezkondu zen, haurdun, berrogeita biko gizon batekin. Haurdunaldian jakin zuen bere senargaiak beste herri batean beste emazte eta familia bat zeuzkala, baina ez zuen bertan behera uzteko indarrik izan.[1] Orduan pilaturiko oinazea darie bere abestiei. Errukirik gabe iraintzen ditu gizonak. Hala erakusten du, adibidez, ziur aski bere kanturik ospetsuena denaren izenburuak: Rata de dos patas (hanka biko arratoia).[2]

Paquitak lehenbiziko senar hura eta beste gizon asko dauzka gogoan Agure buztan berde kantuan: "Viejo rabo verde" deitzen die,[3] "zahar gizajo sehaska-bortxatzaile". Beste abesti batean, Pobre pistolita (pistolatxo gajoa)[4], bere gizon harroaz kexu zaigu Paquita: "gau osoa pasa nuen itxoiten, zure zurrungak entzuten, bakarrik, ametsetan; pistolatxo tristea zurea, jadanik ez du tiro egiten, ezta noizbehinka ere, inutila, zein zekena izan den natura zurekin".[1]

Esperientzia pertsonalaz aparte, Mexikoko sexismo eta matxismo orokortuari ere egiten dio eraso kantariak estilo horrekin.

Zinea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cansada de besar sapos (2006) (bere rol propioa egiten)
  • Modelo antiguo (1992)

Telebistako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estrella2 (2014) (bere rol propioa egiten)
  • La familia P. Luche (2007) (bere rol propioa egiten)

Telenobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Velo de novia (2003) (Antonia "Mamá Grande")
  • María Mercedes (1992)
  • Amor de barrio (2015) (Agerpen berezia)
  • Paquita la del Barrio, la serie (2017) (telesail biografikoa)
  • Rata de dos patas, los amores de Paquita (2018)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua
2008 Lo nuevo de Paquita la del barrio
Las mujeres mandan
Las consentidas de Paquita la del barrio
2007 No chifle usted
Puro dolor
2006 20 éxitos
El estilo inconfundible de Paquita la del barrio
2005 Que Chulos Campos
No me amenaces
Mi historia
Llorarás
En la bohemia
2004 Que Mama tan chaparrita
Para los inútiles
Me estás oyendo, inútil?
Lámpara sin luz
La crema de la crema
Hombres malvados
2002 Verdad que duele
Pa' puras vergüenzas
Falsaria
2001 Taco placero
Duro y contra ellos
2000 Piérdeme el respeto
El club de los inútiles
Azul celeste
1999 Al cuarto vaso
1998 Me saludas a la tuya
1995 Dicen que tú
1994 Acábame de matar
1993 Tres veces te engañé
Te voy a recordar
Paquita la del Barrio y sus boleros rancheros
Ni un cigarro
Invítame a pecar
Bórrate
1992 Desquítate conmigo

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Zapiain, Markos. Paquita la del Barrio — Eibar.ORG | Eibarko peoria. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  2. Eymard Vivas. (2008-02-20). Paquita La Del Barrio - Rata De Dos Patas (Video Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  3. Paquita La Del Barrio - Viejo Rabo Verde. 2015-04-05 (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  4. Paquita La Del Barrio - Pobre Pistolita. 2010-08-19 (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]