Pare txirikordatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera
10baseT cable.jpeg

Pare txirikordatuzko kablea kable pare motetako bat da. Kobrezko hariez osatuta egoten dira, euren artean txirikordatuak. 2, 4, 25 eta 100 hariko kableak daude, baita gehiagokoak ere. Txirikordatuak propietate elektrikoak egonkortzen ditu kablean zehar eta inguruan egon daitezken beste kable pareek sortutako interferentziak murrizten ditu.

Sare telefoniko publikoan erabiltzeko kable pareen hurrengo propietateak dituzte:

  • Eroaleak elektrolisi bidez lortutako eta suberatutako kobrezkoak dira.
  • Espainian erabilitako kalibreak 0.404, 0.51, 0.64 y 0.91 mmkoak dira.
  • Isolatzailea dentsitate altuko polietilenozkoa izango da, kable zaharretan izan ezik, non paperezkoa den.
  • Tortsio luzera desberdina da kapazitatea eta beraz pareen arteko diafonia murrizteko.
  • Pareak haien artean elkartzen dira gerua kontzentrikoak lortzeko..
  • Kasu batzuetan kableen arteko lekua pterolatoz betetzen da, honela hezetasuna edo ura ez sartzeko kablearen estalkia apurtzen bada. Estalki hau gaur egun polietilenozkoa da, antzina berunezkoa izan ohi zen.

UTP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UTP ingelesezko Unshielded twisted pair edo apantailatu gabeko pare txirikordaturen siglak dira. Honela deitzen dira apantailatuez bereizteko. Apantailamentuak ez du babes handirik ematen, baina IBMk bere Token Ringen erabiltzen duena denez dexente hedatu da.

Gaur egun ordenagailu sareetan erabiltzeko hurrengo kategoriak existitzen dira:

  • CAT3 25 MHzko banda zabalera duena 100mko luzeretan.
  • CAT5 125 MHzko banda zabalera duena 100mko luzeretan.
  • CAT5e CAT5 hobetua full Duplex transmisioa lortzeko pare bakoitzean, honela banda zabalera berdina erabiliz 1Gbps ethernet sareetan erabili daitekelarik.
  • CAT6 ez dago estandarizatua gaur egun erabiltzen den arren. Bere ezaugarriak 250 MHzeko banda zabalera batentzat definituko dira.
  • CAT7 ez dago definitua eta hare gutxiago estandarizatua. 600 Mhzeko banda zabalera batentzat definituko da. Bere desabantaila handiena aukeratutako konektorea da, pin bateko RJ-45a.

Jarraian ematen da UTP kablea krinpatzeko jarraitu beharreko bi arauen mapak: Zbk Pin 1.Kolorea 2.aukera Izena 1.Pare 4 Urdina Gorria R1 5 Txuria/Urdina Berdea T1 2.Parea 3 Txuria/Naranja Beltza T2 6 Laranja Horia R2 3.Parea 1 Txuria/berdea Urdina T3 2 Berdea Laranja R3 4.Parea 7 Txuria/marroia Marroia T4 8 Marroia R4

STP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

STP (Shielded Twisted Pair):

  • Hari pare 2.
  • Interferentziak gutxitzeko eta transferentzia-abiadura handitzeko, kanpoko isolatzailearen eta kobrezko 2 harien artean aluminiozko estalki bat dago
  • UTP baino garestiagoa

Kableak alderazteko taulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irizpideak Pare kordatua Banda zabaleko ardazkidea (mehea) Banda zabaleko ardazkidea (lodia) Zuntz optikoa
Banda-zabalera (0-N Hz) Erdiko Erdiko Altu Oso altua
Datu-transferentziaren fidagarritasuna Baxu Altu Altu Oso altua
Interferentzia probabilitatea Altua Erdiko Baxu Bat ere ez
Transmisioaren segurtasuna Baxu Baxu Baxu Altu
Luzera Baxu Erdiko Altu Oso altua
Instalazioa Erraza Erraza Erdiko Oso zaila

beste irizpideekin:

Irizpideak Pare kordatua (10BaseT) Ardazkide mehea (10Base2) Ardazkide lodia (10Base5) Zuntz optikoa
Prezioa Merkeena Pare kordatua baino garestiagoa Ardazkide mehea baino garestiagoa Garestiena
Gehienezko luzera erabilgarria* 100* metro 185 metro 500 metro 2* kilometro
Transmisio-abiadura** 10-100 Mb/s 10-100 Mb/s 10-1000 Mb/s edo eghaigo 1-2Gb/s edo gehiago
Kablearen malgutasuna Malguena Pare kordatua baino malgutasun gutxiago Pare kordatua baino malgutasun gutxiago Ez malgua
Instalazioa Oso erraza Erraza Erraza Zaila
Interferentzien kontrako babesa Txarra Ona Ona Oso ona
Errepikagailuen arteko distantzia 2-10 km 1-10 km 1-10 km 10-100 km
Konektore mota RJ-45 (ISO 8877) BNC AUI SC, ST
Transmisioren segurtasuna Gutxi Gutxi Gutxi Asko
Erabilera nagusiak Bulegoko ia sare guztietan (ethernet).
UTP: instalazio txikietan
STP: Token Ring sareko edozein tamainetan
Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan Abiadura eta segurtasun handiko edozein motatako instalazioetan

* Teknologia aurreratzen doan heinean gehienezko luzera handitzen da.
** Kable batentzako transmisio-abiadurak ez daude hertsiki mugatuak. (hau da, abiadura muga gaindi daiteke)

Ze lekutarako erabilgarriak:

Kable mota Erabili Ez erabili
Pare kordatua Instalazio errazetan non ekipoen arteko konexioak errazak gertatzen diren LAN sareak uhin elektromagnetikoen aurka babesa behar duenetan
Kable ardazkidea Distantzia handiagoko transmisioak egiteko Ekipoak lekuz maiz aldatzen direnetan
Zuntz optikoa Datuak distantzia handietan, abiadura handiz eta modu seguruan bidali nahi direnean Aurrekontu apala. Ez baduzu eskarmenturik honelako gailuak instalatzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pare txirikordatu Aldatu lotura Wikidatan