Edukira joan

Parelio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gipuzkoako 2021eko maiatzeko parelioa, Donostiatik ikusia.
2021eko maiatzaren 5eko parelioa Jaizkibelen gainean.

Parelio[1], parhelio edo odeguzkia (Manuel Larramendi Hiztegi Hirukoitzean agertutako hitza[2]) fenomeno optiko bat da argiaren islapen eta errefrakzioari lotua. Eguzkiaren ezkerrera edo/eta eskuinera 22º inguruan agertu ohi diren marka batzuetan gauzatzen da zeruan; marka distiratsuak izan ohi dira, baita koloretsuak ere batzuetan.

Gertatu ohi da eguzkiaren argiaren bidean izotz partikula ugari tartekatzen direnean zirro erako hodeietan[3]. Haloen oso antzekoak dira, eta aldi berean gerta daitezke eta gertatzen dira[4]. Normalean minutu batzuk irauten dute, nahiz eta ordu batzuetakoak ere ikusi izan diren.

Dokumentatutako lehen parelioa 1535eko apirilaren 20koa da, Stockholmen. 2021eko maiatzaren 5ean, Euskal Herrian ikusi ahal izan zen bat, Gipuzkoako kostaldean, ilunabarrean.[5][6][7]

Donostiako Zurriola 2021-05-05 20:27:07

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar, ZT Hiztegi Berria. «Parelio» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. Euskaltzaindia, OEH. «Odeguzki» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  3. Minnaert, Marcel (1993), Light and Color in the Outdoors, Springer, ISBN 978-0-387-97935-9
  4. «Diamond dust» www.atoptics.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  5. Carton, Eider. «Hau parhelio bat da?» Twitter (Twitter) (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  6. Urzelai, Amaia. (2021-05-05). «Nik ere ikusi dut.» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  7. Sarasola, Kepa. (2021-05-05 20:27:07). «Ortzadar zati txikiak eguzkiaren altueran alde bietan.» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]