Paris Hilton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paris Hilton
Paris Hilton 2009.jpg
Bizitza
Izen osoa Paris Whitney Hilton
Jaiotza New York1981eko otsailaren 17a (36 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Richard Hilton
Ama Kathy Hilton
Bikotea(k) Rick Salomon
Jason Shaw
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, abeslaria, modeloa, ekintzailea, idazlea, socialitea eta telebista-aktorea
Altuera 168 zentimetro
Genero artistikoa popa
Diskoetxea Warner Bros. Records
IMDb nm0385296
www.parishilton.com

Paris Whitney Hilton (New York, 1981eko otsailaren 17an) modelo, aktore, diseinatzaile eta abeslari estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris Hilton Richard Hiltonen eta Kathy Richardsen lau seme-alabetan zaharrena da. Haren ahizpa Nicky Hilton da, eta bere neba gazteak Barron Hilton eta Conrad Hilton dira.

Bere amaren familiaren aldetik da Kim Richards eta Kyle Richards 1970eko hamarkadako aktoreen iloba da. Bere aitaren aldetik berriz, bere birraitonak Conrad Hilton eta haren emaztea Mary Barron Hilton hotelen fundatzaileak izan ziren. Conrad Hilton 1979an hil zen eta bere oinordekoei ez zien deus ere utzi bere testamentuan. Hala ere, Barron Hiltonek, Parisen aitonak, 1988. urtean hotelak eskatu zituen eta auzia irabazi zuen. 2005eko Forbes aldizkariaren arabera Parisek 365 milioi dolar inguru jarauntsiko lituzke.

The Simple Life telesailean parte hartzeagatik eta Rick Salomon bere mutil-lagun ohiarekin etxean egindako bideo pornografikoarengatik ezaguna da. Bideoa interneten zehar zabaldu zen 2003. urtean[1] eta urte bat geroago, 2004an, merkaturatu zuten grabazio osoa 1 Night in Paris izenburuarekin. Paris Hiltonen adierazpenen arabera, bideo horretatik irabazi zuen diru guztia karitatera eman zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paris Hilton Aldatu lotura Wikidatan