Edukira joan

Paris brûle-t-il ? (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paris brûle-t-il ? (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Larry Collins eta Dominique Lapierre
Argitaratze-data1964
IzenburuaParis brûle-t-il ?, Brennt Paris?, Is Paris Burning?, Ĉu Parizo brulas?, ¿Arde París? eta Parigi brucia?
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaÉditions Robert Laffont (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoahistorical fiction (en) Itzuli
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakcopyrightduna
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis

Paris brûle-t-il? (Erretzen ari da Paris?) Dominique Lapierre eta Larry Collins egileek 1964an plazaratutako liburua da. Robert Laffont eskutik plazaratu zuten, «Ce jour-là» bilduman. Liburua benetan gertatutako gertakizunetan oinarritzen zen eta arrakasta handia lortu zuen Best-seller izanik.[1][2] Ondoren, 1966an, liburuan oinarrituta, izenburu bereko filma egin zen.

Liburuak Bigarren Mundu Gerran barruan, 1944ko abuztuko egunak deskribatzen ditu eta, batez ere, Indar Aliatuek, Frantziar Indar Askeek eta gehien batean Frantziako Alderdi Komunistari atxikiak zeuden barne Erresistentziako mugimenduak Paris askatu aurreko orduak.

«Paris brûle-t-il?» zen Hitlerrek 1944ko abuztuaren 25ean Rastenburgeko (Ekialdeko Prusia) Kuartel Nagusi Handian bildutako bere jeneralei egindako galdera zen. Une hartan, Hitlerrek, lau urteko okupazioaren ondoren, uko egiten zion Paris galtzeari. Egoera kritikoa bihurtu zen alemaniarrentzat: hiria zaintzeko unitaterik ezean, Dietrich von Choltitz[3] jeneralak Hitlerren agindua jaso zuen, azken gizon galdu arte aliatuei aurre egiteko eta hiriko monumenturik garrantzitsuenetan jarritako karga leherkorren bidez Paris suntsitzeko; era berean, alemaniar armadek askapen-tropen erresistentzia eta laguntza aurkitzen zuten auzoak suntsitu behar zituen.

Kazetaritza estiloa erabiliz, eleberriak hainbat ikuspuntutatik erakusten du gatazka: Parisko biztanleak, Leclerceko soldaduak, Eisenhowerrekoak, alemaniarrak eta, bereziki, Von Choltitz jenerala, eleberriko narratzaileak eta protagonistak dira. Horretarako, gertakarien dozenaka lekuko eta protagonista elkarrizketatu zituzten egileek. Aberatsa da, bestetik, hutsalak diruditen xehetasunetan, baina, oro har, Parisek, bertako biztanleek eta okupatzaileek askapenaren aurreko egunetan bizi izan zuten giroa islatzeko.

1966an zinemara eraman zuen René Clément-ek, nazioarteko aktore ospetsuen zerrenda zabalarekin.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]