Parisko Ituna (1951)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Parisko Ituna nazioarteko itun bat izan zen, Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak 1951ko apirilaren 18an Parisen sinatutakoa, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuena, Europaren eraikuntzaren ernamuina.1952ko uztailaren 23an indarrean sartu zen.

1950ean, Robert Shuman Frantziako atzerri-arazoetako ministroak Frantziak eta Alemaniak ikatza eta altzairua elkarrekin produzitzeko beharra aitortu zuen, bi herrien arteko mendeetako lehia geldiarazteko.[1] Parisko Ituna eta bertatik sortutako Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa egungo Europako Batasunaren haziak direla esan ohi da. Izan ere, Bigarren Mundu Gerrak deuseztaturik utzitako kontinenteko herriak elkartzen hasi ziren hain garrantzitsuak ziren lehengaien produkzioa eta merkataritza adostasunez egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Europako Batasunaren historia. Argia astekaria, 2004ko apirilak 4, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]