Parvancorina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parvancorina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaParatrilobita
Generoa Parvancorina
Glaessner, 1958
Parvancorina sagitta.
Parvancorina-ren interpretazio artistikoa.
Parvancorina minchami.

Parvancorina Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Kanbriar garaiko trilobiteen antza duen arren ez zaio erlazio filogenetikorik aurkitu. Duela 565 ta 540 milioi urteen artean bizi izan zen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parvancorina izena latinezko parva ("txikia") eta ancora ("aingura") hitzen elkarketatik dator, aingura txiki baten itxura baitauka animaliak. Bi espezie ezagutzen dira, Parvancorina minchami (Mr. H. Mincham aurkitzailearen omenez) eta Parvancorina sagitta, latinez sagitta hitzak "gezia esan nahi du.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957 urtean Mr. H. Mincham fosil biltzaile pribatuak hainbat ale aurkeztu zituen Hego Australiako Museoan[1]. Martin Glaessnerrek 1958 urtean deskribatu eta izendatu zuen. Errusiako Itsaso Zuriaren ertzean ere aurkitu zen beranduago, Ust’ Pinega formazioan[2].

2004 urtean bigarren espezie bat aurkitu zen Errusian. Andrey Ivantsov-ek deskribatu eta izendatu zuen Parvancorina sagitta[2]. Bigarren espezie hau Errusian bakarrik aurkitu da[3].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosiletan ondo nabaritzen da erdialdeko luzakina eta aurrealdeko zirkulu erdia, "geziaren" antza hartuz. Puntan hortzak izango zituela uste da. Altxaturiko zatien artean eremu zapal ondulatu bat agertzen da, triangelu itxurakoa. Fosilen tamaina zentimetro batekoa da luzera eta zabaleran, ale batzuetan 2 cm-ko zabaleradunak ere aurkitu dira.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parvancorinak burualdea korrontearen kontra jarriko zuela pentsatzen da[4]. Horrela uretan suspentsioan zeuden partikuletaz elikatuko zen[4].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean artropodoen arbasoa izan zitekeela uste izan zen baina izaki sesila izan zitekeela proposatu zenean eztabaida sortu zen[5]. Gaur egun oraindik ere ez da erabaki finkorik hartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-09-29 (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  2. a b (Ingelesez) Naimark, E. B.; Ivantsov, A. Yu.. (2009-01-01). «Growth variability in the late Vendian problematics Parvancorina Glaessner» Paleontological Journal 43 (1): 12–18.  doi:10.1134/S003103010901002X. ISSN 1555-6174. (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-07-04 (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  4. a b Darroch Simon A. F.; Rahman Imran A.; Gibson Brandt; Racicot Rachel A.; Laflamme Marc. (2017-05-31). «Inference of facultative mobility in the enigmatic Ediacaran organism Parvancorina» Biology Letters 13 (5): 20170033.  doi:10.1098/rsbl.2017.0033. PMID 28515329. PMC PMC5454237. (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  5. Paterson, John. (2010). International Palaeontology Congress. London.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]