Martin Glaessner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martin Glaessner
Bizitza
Jaiotza Ústí nad Labem1906ko abenduaren  25a
Herrialdea  Austria
 Australia
Heriotza Melbourne1989ko azaroaren  23a (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak paleontologoa, unibertsitateko irakaslea, carcinologista Itzuli eta geologoa
Enplegatzailea(k) University of Adelaide Itzuli
Vienako Unibertsitatea
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Paläontologische Gesellschaft Itzuli
Australian Academy of Science Itzuli
Dickinsoniaren fosila berraztertu eta marmoka baino zizare itxura handiagoa zuela ohartu zen. Orduan hasi zen Ediacararreko biota berinterpretatzen.

Martin Fritz Glaessner (Aussig, Austria-Hungariako Inperioa, 1906ko abenduaren 25a - Melbourne, Australia, 1989ko azaroaren 23a)[1], geologo eta paleontologo txekiarra izan zen, Kanbriarraurreko fosilekin egindako lanarengatik ezaguna. Ikerketak Australian egin zituenez paleontologo australiarra izan zela esaten da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Glaessner Austria-Hungariako Inperioko Aussig izeneko herrian jaio zen. Gaur egun Txekiar Errepublikan kokaturik dago eta Ústí nad Labem izena du. Aita Arthur Glaessner ingeniari kimikoa zen, keramika, beira eta farmakologia industrietan aditua eta Vienako zientzia komunitatean oso ezaguna[2]. Vienako Historia Naturaleko Museoko ikertzailea izan zen 1923 eta 1932 artean[3] eta 1929 urtean Zuzenbide doktoretza atera zuen Vienako Unibertsitatean. 1931 urtean Geologia eta Paleontologian doktoratu zen. 1930 eta 1931 artean Londresko Historia Naturalaren Museoan ikertzaile lanak egin zituen[1].

Errusian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikropaleontologiak iekrketa geologikoetan zuen garrantziaz ohartuta 1932 urtean Moskura joan zen eta Petroleoa aurkitzeko Estatu Institutuan hasi zen lanean[1]. 1934 eta 1937 artean Erruisiako Zientzia Akademiaren barnean Erregai Mineralen Institutuko Ikerketa burua izan zen eta 1936an Moskuko Unibertsitatean irakasle gisa egin zuen lan. 1936an Tina Tupikinarekin ezkondu zen eta 1937an Vienara itzuli zen. Arbaso judutarrak zituenez 1938ko martxoaren 19an atxilotu egin zuten baina aske utzi zuten[1].

Australian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresko petrolio konpañia anglo-irandarrean hasi zen lanean (gaur egun British Petroleum) eta Port Moresbyra bidali zuten, gaur egun Papua Ginea Berria bada ere garai hartan Australiaren menpeko lurraldea zen. 1942 urtean ebakuatu egin zuten Bigarren Mundu Gerra zela eta, orduan Melbournera joan zen[1]. Hurrengo hiru urtetan Australiar armadarentzako Papuako mapa geologikoak prestatu zituen. 1945 urtean Principles of Micropalaeontology liburua argitaratu zuen eta erreferentziazko liburua bihurtu zen hurrengo hamarkadetan[1]. Ordutik aurrera Adelaidako Unibertsitateko Geologia eta paleontologia katedrarekin hainbat lanpostu bete zituen. 1950. hamarkadan Ediacararreko biota aztertzen hasi zen, taxonomia ezarriz eta paleobiologia eta estratigrafia eremuetan oinarrizko ekarpenak eginez[1]. Reg Sprigg-ek marmoken arbasoak zirela uste zituenak berraztertu zituen eta taxoi berriak sortu zituen[2]. Ediacararra garai geologikoaren mugak zehazten ere lagundu zuen, hasiera aurreneko animalia zelulanitzen agerpenean finkatuz. 1971 urtean erretiratu zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982 urtean Estatu Batuetako Geologia Elkarteko Lyell domina eta Amerikako Zientzia Akademiaren Walcott domina jaso zituen[4]. 1985 urtean Australiako Ordenaren domina jaso zuen, australiarrentzako sari gorena[5].

Argitaraturiko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Über eine neue miozäne Krabbe und die Brachyurenfauna des Wiener Beckens (1924)
  • Neue Emydenfunde aus dem Wiener Becken und die fossilen Clemmys-Arten des Mittelmeergebietes (1925)
  • Neue Untersuchungen über die Grunder Schichten bei Korneuburg (1926)
  • Die Dekapodenfauna des österreichischen Jungtertiärs (1928)
  • Crustacea Decapoda (1930)
  • Principles of Micropalaeontology (1945)
  • Field Guide to the Study of Larger Foraminifera
  • Time-stratigraphy and the Miocene Epoch
  • Stratigraphic nomenclature in Australia
  • Three foraminiferal zones in the Tertiary of Australia
  • The Dawn of Animal Life (1984)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Ingelesez)  McGowran, B. (1994) «Martin Fritz Glaessner 1906-1989» Historical Records of Australian Science (1): 61–81 doi:10.1071/hr9941010061 ISSN 1448-5508 . Noiz kontsultatua: 2019-04-01 .
  2. a b   «Martin Fritz Glaessner 1906-1989 | Australian Academy of Science» www.science.org.au . Noiz kontsultatua: 2019-04-01 .
  3.   O'Neil, Bernard «Glaessner, Martin Fritz (1906–1989)» Australian Dictionary of Biography (National Centre of Biography, Australian National University) . Noiz kontsultatua: 2019-04-01 .
  4.   «NAS Award in Early Earth and Life Sciences» web.archive.org 2013-05-21 . Noiz kontsultatua: 2019-04-01 .
  5.   «It's An Honour has a new home» www.itsanhonour.gov.au . Noiz kontsultatua: 2019-04-01 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Glaessner