Pasabide beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasabide beltza
Jatorria
Sortzailea(k)Max Ernst
Sorrera-urtea1923
IzenburuaPasabide beltza
Ezaugarriak
Dimentsioak315 (altuera) × 39,8 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaLisboa
BildumaMuseu Coleção Berardo

Pasabide beltza frantsesez: Passage noir Max Ernstek 1923an margotutako margolana da. Oihal gaineko olio teknika erabili zuen. Lisboako Museu Coleção Berardon erakusten da. Tamainua 31.5 x 39.8 x 1 zm da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honen jatorria ikaragarria da. Paul Éluard, Max Ernst baino lau urte gazteagoa, Parisko Dada taldeko kideetako bat da, baita idazle surrealista handienetako bat ere. Éluard liluratuta geratu zen Ernstek Galerie Au Sans Pareil-en egindako erakusketak, 1921ean. Koloniara joan zen bera ezagutzeko. Oporrak elkarrekin pasatzen dituzte Tirolen eta elkarrekin ekoizten dituzte Les Malheurs des immortels, révélés par Paul Éluard eta Max Ernst. Ernst Parisera iritsi zenean 1923an, margolan honen urtea, Éluard da han bere euskarri nagusia. Ondoren lanak jabe desberdinak ezagutu zituen: Roland Penrose, margolari, poeta eta argazkilari ingelesa, mugimendu surrealistari oso lotuta eta Erresuma Batuan garapenean lagundu zuena. Honen atzetik dator Humphrey Jenningsen emaztea, zeinak, 1936an, Londresko erakusketa surrealistaren antolaketan parte hartu zuen.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koadro hau 1925eko «frottage» teknika baino lehenagokoa da. Aurrerago egingo duenaren aurrerapen batean, Ernstek materiarekin lan egiten du. Materiak karrakatu, igurtzi eta garbitu egiten du, formak sor daitezen: ur beltzezko paisaia bat, arrokekin ertzetan, atzealdean, landaretza berdea zeru beltz baten azpian, hodeiekin eta eguzki beltz batekin. Paisaia batzuk teknika berarekin egin ziren 1923an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]