Edukira joan

Pati Nuñez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pati Nuñez
Bizitza
JaiotzaFigueres1959ko martxoaren 25a (65 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzaile grafikoa eta diseinatzailea
Jasotako sariak
patinunez.com

Patricia Núñez Salmerón, ezagunagoa Pati Núñez izenez (Figueras, Girona, Katalunia,1959ko otsailaren 26a) gironar diseinatzaile grafikoa eta arte zuzendaria da.[1] 2007an, Espainiako Industria Ministerioak eta BCD Fundazioak (Barcelona Centro de Diseño) urtero ematen dituzten Diseinu Sari Nazionaletan saritutako lehen emakumea izan zen.[2][3]

Nuñez Girona probintzian dagoen Figueras herrian jaio zen 1959an eta Bartzelonan bizi 1962tik. Diseinu grafikoa ikasi zuen Bartzelonako EINA Diseinu eta Arte Unibertsitate Zentroan, eta 1978an amaitu zuen bere prestakuntza. Eskola hori 1966an sortu zen ELISAVA Bartzelonako Diseinu eta Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren zatiketa gisa.[4] Hantxe ezagutu zuen America Sanchez argazkilari eta diseinatzaile argentinarra. Nuñez Diseinu Grafikoko proiektuen irakaslea izan zen EINAn 1983tik 1999ra.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak amaitu ostean, diseinu eta publizitate enpresa ezberdinekin kolaboratu zuen, 1985ean bere diseinu estudioa zabaldu zuen arte.

ADko (Associate Designers) Diseinu Grafikoko Saila zuzendu zuen, 1991 eta 1993 artean.[5] 1995ean, Pati Núñez Associats irudi korporatiboan eta produktu-irudian eta komunikazio grafikoko kanpainetan espezializatutako estudioa sortu zuen. Hainbat proiektu egin zituen marka eta erakunde garrantzitsu askorentzat, hala nola, Cacao Sampaka, System Action, Loewe, Armand Basi, Mango, Opel, Caixa de Catalunya, Camper, Colegio de Arquitectos, Danone , Acosta, AD, Bartzelonako Udala, Aldeasa, American Prints, Anagrama Editorial, Antonio Miró, A Punto, Big Ben, Bulevard Rosa, Café de L’Acadèmia, Campos de Ibiza, Kataluniako Generalitatea, RCP Saatchi and Saatchi, Vinçon, Zas, Zebra, besteak beste.[5]

Antoni Arolarekin (Armand Basi, Ángel Schlesser edo Agua de Loewe) batera garatu zituen lurrinentzako diseinuak.[6] Gainera, 1994ko edizioan Elikadura Azokaren irudiaren egilea izan zen.[7][8] Dones i dissenyadores gràfiques erakusketa kolektiboan parte hartzeko hautatu zuten, Toni Miserachs, Loni Geest eta Tone Høverstad, Pilar Villuendas, Mercedes Azúa, Tere Moral, Carme Vives, Tere Martínez, Ana Zelich, Mont Mareià, Xeixa Rosa, Ana de Tord.[9]

Graduondoko ikastaroak ematen ditu ELISAVAn, eta hitzaldiak eta tailerrak egiten ditu beste diseinu-eskola batzuetan.

Nuñezek hainbat lehiaketa eta saritako epaimahakidea izan da, besteak beste, 2021eko Etiquetanews Awards ekitaldian. Edarien etiketen diseinu grafikoa saritzen duen saria da, eta ikasleek jasotzen dute sari hori.[10] Valentziako Erkidegoko Diseinatzaileen Elkarteak ematen dituen ADCV 2019 diseinu-sarien epaimahaikidea ere izan zen.[11] Eztabaida eta hitzaldi askotan hartu du parte. 2020ko azaroan, Barcelona Desing Week'20 diseinu, sormen eta berrikuntzari buruzko ekitaldian parte hartu zuen, «Etorkizuna diseinatzeko erronka» hitzaldian hain zuzen ere.[12]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Diseinu Grafiko eta Komunikazioko ADG Laus Sariak irabazi zituen hamar ediziotan, besteak beste, 1983, 1985, 1986, 1988, 1992, 1994, 1996 eta 1999an. Arteen eta Diseinuaren Sustapena, diseinuaren kultura sustatzea helburu duten sari horiek FADeko kide den erakundeak ematen ditu 1903tik.[5][13]
  • 2006an, Kataluniako Generalitateak Kultura Premi Nazionala eman zion.[14]
  • 2007an, Espainiako Industria Ministerioak eta BCD Fundazioak emandako Diseinuaren Sari Nazionala jaso zuen, hogei urteko ibilbide profesionalean identitate korporatiboaren, produktuen irudiaren eta komunikazio-kanpainen diseinuan egindako ekarpenarengatik eta berrikuntzarengatik.

"Bere ibilbide bikainarengatik, bere proiektuen dotorezia formalarengatik, ausardiarengatik eta eskuzabaltasunarengatik, eta proiektu bakoitzean modu oso pertsonalean parte hartzeko abileziarengatik, sentsualitatez eta poesiaz beteriko irakurketa bisualak eraginez" saritu zuten.[15][16] Nuñez sari hori jaso zuen lehen emakumea izan zen.[17][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pati Nuñez • Diseñadoras Gráficas» Diseñadoras Gráficas.
  2. «2007 | Premios Nacionales de Innovación y de Diseño» www.ciencia.gob.es.
  3. Pati Núñez – Mujeres con Valor. .
  4. Elisava. «Escola Universitària de Disseny i Enginyeria de Barcelona» Elisava.
  5. a b c d «Pati Núñez, primera mujer galardonada con el Premio Nacional de Diseño» Gràffica 2013-04-30.
  6. Garrido, S.. (2008). «Entorno y diseño: Responsabilidad del diseño en nuestro hábitat» Convergências - Revista de Investigação e Ensino das Artes , VOL I (2).
  7. Diseño: revista internacional de investigación. .
  8. [http://www.historiadeldisseny.org/wp-content/uploads/FORTEA-M.-Angels-1.pdf Con mirada de diseñadora Gráfica. La aportación femenina al diseño gráfico catalán.. ].
  9. «Interferències: Dones i dissenyadores gràfiques» BAU News 2020-03-02.
  10. 660a76da52. «Jurado» EtiquetaNews Awards.
  11. «Premios ADCV 2019» Ximo Roca Diseño.
  12. «CR I Ciclo de debates "NEXT TALKS: El reto de diseñar el futuro" | coacyle.com» www.coacyle.com.
  13. «About Laus» ADG-FAD 2016-03-24.
  14. «Premis Nacionals de Cultura. Generalitat de Catalunya» www.gencat.cat.
  15. Ministerio de Economía y Competitividad - PREMIOS NACIONALES DE DISEÑO 2007. .
  16. «Premios Nacionales de Innovación y de Diseño» www.ciencia.gob.es.
  17. M.d, P.. (2017-03-31). «Grandes del diseño gráfico en España: Pati Núñez» La Imprenta.
  18. «Clara Montagut, directora de arte de Cambio16, en el top 10 de las diseñadoras españolas» Cambio16 2016-03-09.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]