Patxi Telletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Telletxea

Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia

Nafarroako parlamentari

2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia
Bizitza
JaiotzaIgoa1964ko irailaren 12a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Batasuna
Aralar
Nafarroa Bai

Patxi Telletxea Ezkurra (Igoa, Basaburua, 1964ko irailaren 12a) Aralar alderdiko politikari ohia da.

Igoan jaio arren, 8 urte zituelarik Burlatara bizitzera joan zen, aitak Iruñerrian lana lortu zuelako. Euskal Filologian lizentziaturik, Iruñeko Hizkuntz Eskolan euskara irakasten du, eta, 2000tik-2010era, ikastetxe horretako zuzendaria izan zen. Politikagintzan Burlatan hasi zen, Herri Batasunaren eskutik. Aralarrekin, 2003an sartu zen Nafarroako Parlamentura, eta, 2007an Nafarroa Bairekin errepikatu zuen.

2011n politika utzi zuen eta bere langintzan jarraitzen du egun, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean.