Basaburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Basaburua (argipena)».
Basaburua
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Basaburúa Mayor - Jauntsarats 02.jpg
Flag of None.svg
Bandera

Basaburuko armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaIruñeko merindadea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Basaburúa Mayor.svg Basaburua
AlkateaRicardo Arangoa Legarra
(Bildu)
Posta kodea31866
INE kodea31049
Herritarrabasaburuar
Geografia
Azalera82,87 km²
Garaiera545 metro
Distantzia34 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria828 (2020: Red Arrow Down.svg −6)
Dentsitatea10,51 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 41,64
Ugalkortasuna[1]‰ 29,24
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,65 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 72,83 (2010)


Basaburua[2] ([bas̺aβuɾua]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa, herrialdearen iparraldean dagoena. 82,87 km²ko eremua du eta 871 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburua Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin.

Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso (1857ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), Jauntsarats (herriburua), Ola, Orokieta eta Udabe.

Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburuko klima ozeaniar-atlantikoa da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, gehienak neguan eta udazkenean; egun euritsuak, berriz, 180 inguru dira urtean. Urteko batez besteko tenperatura 8º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm ingurukoak.

Klima atlantiarreko landaredia nagusi da. Bertan, pagoak dira zuhaitzik ugarienak (4.000 hektarea baino gehiagoko azalera). Pagoak, iparralde eta hegoaldeko mendietan hazten dira batez ere, baina herrigunetik gertu ere badaude. Haritzak, udalerri osoan hazten dira (765 hektarea), eta birlandatutako pinu lariziarrek 180 hektarea hartzen dituzte.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Basaburuko Beruete kontzejuaren mugetan, Leitza eta Basaburu bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburuko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburuko alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Juan Benito Alberro Goñi atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %4,20) eta boto zuriak 121 (%24,10). Abstentzioa %29,28koa izan zen.

Basaburuko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 381 7

2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Bildurena. Alkate Ricardo Arangoa Legarra izendatu zuten. Hauteskunde kanpainan Yolanda Barcinak Aizarotzen eman zuen mitinak polemika piztu zuen; Barcinak Nafarroako iparraldeko zenbait herritan alderdi espainolistek zerrendak osa ez ditzaten pairatzen omen dituzten presioak salatzeko asmoa zuen baina bisitaldiak kritikak jaso zituen[3].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Juan Benito Alberro Goñi EAE
2011- Ricardo Arangoa Legarra Bildu

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburuko udaleko idazkaria, Imozko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburuko euskara tarteko hizkeratzat hartzen du Koldo Zuazo dialektologoak, hau da, haren iritziz, erdialdeko euskara edo gipuzkera eta nafarreraren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.

Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Esan Erran Irratiak Basaburuan du egoitza.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kide da Basaburua.

Basaburuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa