Paxintxi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxintxiak» orritik birbideratua)
Paxintxi
azkenburu
Materialakarrautza
limoia
azukrea
irina
gurina
Historia
JatorriaKatalunia

Paxintxiak, pazientxiak, patxintxiak edo paxientxiak[1] gaileta txiki eta biribilak dira, titiburu itxurakoak. Katalunian sortu ziren lehen aldiz eta bertan pets de monja (literalki, moja puzkerrak) edo sospirs de noia (neskatxa hasperenak) deitzen dira. Gaztelaniaz ere pedos de monja deitzen dira, baina badago Almazánen egiten den antzeko gaileta bat Paciencias izena duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioak dio XIX. mendean italiar gozogile batek sortu zituela Bartzelonan. Hasierako izena pit de monja zen, hau da, "moja titia", duten titi itxura dela eta. Denborarekin, pit hitza (titi) aldatu zen eta pet (puzker) hitza erabiltzen hasi zen, sexu aipamenak ekiditeko.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 5 arrautza
  • 300 gramo azukre
  • Limoi azala
  • 200 gramo irin
  • Gurina

Arrautzak ondo irabiatu behar dira azukrearekin, kolore zurixka hartzen duten arte. Ondoren, limoi azala birrindua botatzen zaio, irinarekin batera, eta berriro irabiatu behar da espatula batekin. Masa hori manga batean jarri eta menditxo txikiak egiten dira gurineztatutako labe plaka batean. Labean 180ºtan egin behar dira, kolorea hartzen duten arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]