Edukira joan

Paueko ediktua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paueko ediktua
Irudi
MotaFrantziako Erresumaren ediktua
Honen izena daramaPaue
Data1620ko urriaren 20a
Argumentu nagusiaburujabetza
hizkuntza
Bearnoko foruak
Nafarroako foruak
Estatu burujabeFrantziako Erresuma, Nafarroako Erresuma eta Bearno
Sinatzailea

Paueko ediktua edo Nafarroa eta Biarno Frantziari lotzeko agiria Luis XIII.a Frantziakoa eta II.a Nafarroakoak plazaratu zuen 1620ko urriaren 20an. Ediktu honen bitartez Frantziako koroara uztartu zituen Nafarroa Beherea, Zuberoa, Bearno, Donezan eta Andorrako printzekide moduan zituen eskubideak. Ediktuak Nafarroako Parlamentua ere sortu zuen. Orduan Donapaleun kokatua zen Nafarroako Kantzilertza eta Bearnoko Kontseilu Subiranoa desagertu egin ziren, eta erakunde komun berriari utzi zioten lekua.[1][2]

Ediktua Luis XIII.a gaztea buruan zuen espedizio militar baten ondoren gertatu zen. Pauera helduta, Bearnoko Kontseiluaren eta Nafarroako Kantzilertzaren gogoz bestela eta protesten artean, erregeak ediktua eman zuen bere tronutik.

1589an Frantziako tronua bereganatu zuenean, Henrike III.a Nafarroakoak hainbat lurralde zituen: Nafarroako Erresuma (berez Nafarroa Beherea eta Zuberoa),[erreferentzia behar] Bearnoko bizkonderria, Foixko konderria, Andorrako ko-subiranotasuna, Périgord, Bigorra, Armagnac, Rodez eta Marsango konderriak, Limogesko bizkonderria, Vendôme eta Alençongo dukerriak eta eremuak Pikardian.

1590ean bere lurraldeak koroarekin bat ez egitea erabaki zuen. Horrek gatazkak sortu zizkionParisko Parlamentuarekin eta, hori zela eta, 1607ko uztailean plazaraturiko ediktu baten bitartez, bere ondasunak errege-jabetzako lur bilakatu zituen, Nafarroa, Bearno eta Donezan izan ezik. 1607ko lotura formal horrek lurraldeen administrazio berezitasunak errespetatu zituen. Izan ere, Biarno printzerri beregaina zen, eta Nafarroa erresuma, beste lurraldeak ez bezala.

Henrikeren ondorengo eta semeak, berriz, muzin egin zion haren aitaren gogoari, eta Frantziako Koroarekin lotu zituen. 1608an, Nafarroako Foru berria idatzi zen, 1611n onartua. Frantses kutsu nabarmenekoa zen. Bertan, Nafarroako Erdi Aroko paktismoa desagerrarazi zen, nafar ordezkarien kontrako iritziaz, eta trukean, absolutismoa sendotu.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Frantsesez) Marca, Pierre de. (1846). Antiquités du Béarn. Paue: É. Vignancour, 21 or..
  2. ↑ (Frantsesez) «Le site de la ville de Pau» pau.fr.[Betiko hautsitako esteka]
  3. ↑ Madariaga, Ainize. «1620ko ediktu ukatua» Berria (kontsulta data: 2020-04-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.