Paul-Marie Lapointe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paul-Marie Lapointe
Bizitza
Jaiotza Saguenay–Lac-Saint-Jean1929ko irailaren 22a
Herrialdea  Kanada
Heriotza Montreal2011ko abuztuaren 16a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Q64637106 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak

Paul-Marie Lapointe (Saint-Félicien, Québec, 1929ko irailaren 22a - Montreal, 2011ko abuztuaren 16a) kanadar olerkari eta kazetaria izan zen.

Egunkari eta irratietan kazetari-lanak egiteaz gainera, Le Nouveau Journal sortu zuen 1961ean, Jean-Louis Gagnonekin batera. Harreman estuak izan zituen hainbat automatistarekin, Gauvreaurekin bereziki, Refus global (Ezezko biribila) manifestua idatzi zuen taldekoa ez bazen ere. Hasierako olerkiek automatista haien eragina izan zuten. Lapointeren olerki-liburu nagusiak hauek dira: La Vierge incendié (1948, Sutan erretako birjina); Choix de poèmes (1960, Olerki-sorta); Pour les âmes (1964, Arimentzat); Tableaux de l´amoureuse suivi de Une unique; Art égyptien; Voyage; Huit autres poèmes (1974, Maiteminduaren koadroak eta jarraian Bat bakarra; Arte egiptoarra; Bidaia; Beste zortzi olerki); Bouche rouge (1976, Aho gorria); eta Tombeau de René Crevel (1979, René Crevelen hilobia), berarengan eragin handia izan zuten surrealista frantsesen omenez idatzia. Hainbat sari irabazi zituen, eta eragin handia izan zuen 70eko hamarkadako olerkariengan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]