Paul Le Flem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Le Flem

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Paul Achille Auguste Le Flem
JaiotzaRadon1881eko martxoaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTréguier1984ko uztailaren 31 (103 urte)
Hobiratze lekuaLe Vieux-Marché
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Parisko Schola Cantorum
Pariseko Letren Fakultatea licence (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles-Marie Widor
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa, militarra eta musika-kritikaria
Enplegatzailea(k)Parisko Schola Cantorum
Jasotako sariak
KidetzaJabadao (en) Itzuli
MugimenduaSeiz Breur (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Musicbrainz: 0d0d0b47-82b8-4dd3-ad67-381d8e6c1972 Discogs: 4739368 IMSLP: Category:Le_Flem,_Paul Allmusic: mn0001786927 Edit the value on Wikidata

Paul Le Flem (Radon, Orne, 1881ko martxoaren 18a - Tréguier, Côtes d'Armor, 1984ko uztailaren 31) frantses musikagilea izan zen.

Ikasketa orokorrak Dinan eta Bresten egin zituen, itsas eskolan, hain zuzen. Han, ontzidiko musika-zuzendaria zena izan zuen harmoniako irakasle. Ondoren, Parisa joan zen bizitzera, eta 1899. urtetik aurrera harmoniako ikasketak egin zituen Kontserbatorioan. Errusian izan zen hemezortzi hilabetez (1903-1904), kontrapuntua ikasten. Handik Parisa itzuli zen eta Schola Cantorumen sartu zen; 1921ean, kontrapuntuko irakasle izendatu zuten bertan. 1924an abesbatzako zuzendari izan zen Opera Komikoan, eta hurrengo urtean Saint-Gervaiseko kantariena. Kritikari-lanak egin zituen, bestalde, ComSdia (1922-1937), L'Écho de Paris eta Temps présent aldizkarietan. 1935ean, musika modernoko elkarte bat sortu zuen, La Spirale. 1975. urtean itsu geratu zen eta musika idazteari utzi zion. Le Flemen lan sinfonikoek arrakasta handiena izan zuten: lau sinfoniak (1908, 1958, 1967-1971 eta 1975), Hildakoentzat triptikoa (1912) eta Madarikatua ahots eta orkestrarako obra (1967-1971). Kontzertuei dagokienez, Fantasia piano eta orkestrarako (1911) eta Kontzertua biolinerako (1965) dira aipagarrienak. Bestalde, lan labur ugari idatzi zituen: Sonata biolin eta pianorako (1905), Kintetoa piano eta harietarako (1908-1909) eta pianorako hainbat pieza. Ahotsetarako hainbat melodia-ziklo osatu zituen, Aria ahaztuak (1904) eta hainbat koru, a cappella abesteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]