Paul Revereren gauerdiko ibilaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Revereren gauerdiko ibilaldia
Jatorria
Sortzailea(k)Grant Wood
Sorrera-urtea1931
IzenburuaThe Midnight Ride of Paul Revere
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta masonite (en) Itzuli
Dimentsioak76,2 (altuera) × 101,6 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMetropolitan Museum of Art
BildumaMetropolitan Museum of Art
Inbentarioa50.117

Paul Revereren gauerdiko ibilaldia edo Paul Revereren zamalkada (ingelesez: The Midnight Ride of Paul Revere) Grant Wood artista estatubatuarraren 1931ko margolana da. Paul Revere abertzalea deskribatzen du, 1775eko apirilaren 18ko gauerdian zaldiz egindako ibilaldia, Lexingtongo eta Conmudeko guduen aurretik abertzaleei britainiar armada zegoela jakinarazteko. New Yorkeko Metropolitan Museum of Artean da. 2017az geroztik ez dago ikusgai.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintura Cecil M. Gooch-ena izan zen Memphisen, Tennesseen, 1931tik 1950era. Memphis-en Young Women's Christian Associationi opari gisa eman zitzaion ondoren. Urte berean 15.000 dolarren truke saldu zioten Arte Metropolitar Museoari.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi oso altu batetik, txorien ikuspegitik, Revere Lexingtonen zehar, Massachusetts, zaldiz doa. Ilargiak biziki argiztatutako lurraldea zeharkatzen du. Nahiz eta gai historikoa izan, egileak ez zuen objektiboki tratatu. Argiztapen dramatikoak itzal ez oso errealistak proiektatzen ditu, eraikin estilizatuek, landaredi geometrikoak eta perspektiba altuak ezaugarri onirikoa ematen diote obrari. Artista Henry Wadsworth Longfellowren "Paul Revere 's Ride" olerkian inspiratu zen. Reverren zaldia egiteko Woodek jostailuzko zaldi bat erabili zuen.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b https://www.metmuseum.org/art/collection/search/488577
  2. Souter, Gerry (2009). American Realism. New York City: Parkstone International. 198.or. ISBN 978-1-78042-992-2.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]