Pauline urakana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pauline urakana
4. kategoriako urakana (SSHS)
Ozeano arroNorth-East Pacific Ocean (en) Itzuli
Honen parte da1997 Pacific hurricane season (en) Itzuli
Denbora-tarte1997ko urriaren 5a - 1997ko urriaren 10a


Mantendutako gehienezko haizea213 km/h (115 kn)
Presio atmosferikorik baxuena948 mbar

Pauline urakana, baita ere "Pauline" bezala ezaguna, "zikloi tropikal" bat zen, bost egun iraun zuen, 1997ko urriaren 5tik 10era. Mexikoko hegoaldeko kostaldean ikutu zuen lurra eta Mexiko jo duen zikloirik bortitzenetariko eta garestienetarikoa izan da.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pauline uhin tropikal batean sortu zen urriaren 5ean Huatulkon, Oaxacan. Lehen mugimenduak ekialderuntz izan ziren baina norabide aldatu eta iparekialderuntz jo zuen. Urriaren 7an, Pauline urakana bere intentsitate punturik handiena hartu zuen, 215 km/h-ko haizeak, Saffir-Simpson eskalan. Zortzigarren eguneko arratsaldean, Puerto Escondidon, Oaxakan, lurra ikutu zuen arazo larriak probokatuz bertako estatuan. Urriaren 9an, egunsentian, Guerrero (Mexiko)ko estatuan sartu zen Acapulkoko portua suntsiturik hutsiz. Pauline urakana 10. eguneko lehen orduetan desagertu egi zen.

Historia meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhin tropikal bat atera zen Afrikatik 1997ko irailaren 16an. Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen ekialderuntzko norabidean. Irailaren 26an, uhina Ozeano Barean barneratu zen, Panamatik gertu, eta pixkanaka-pixkanaka sortzen hasi zen. Urriaren 3an, uhin tropikala garatzen hasi zen konbekzio leku sakon batean eta ekialdera mugitzen hasi zen. Mexikoko hegoaldean eta bi egun eta gero, urriaren 5ean, urakana garatzen hasi 425 kilometro Huatulkotik, Oaxaca 75 km/h haize boladekin. Urriaren 6an, indarra hartzen joan zeneta hurrengo egunean, bere punturik handiena hartu zuen. Baina urriaren 8an, Paulina berriro oso indartsu ageri zen Huatulcon, Oaxacan, hortik aurrera, Oaxacako eta Guerreroko kostaldetatik igaro zen urriaren 9an. Azkenean, urriaren 10eko egunsentian Paulina urakana desagertzen hasi zen.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]