Pearl Harbor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
PearlHarbor Sm.jpg

Pearl Harbor Estatu Batuetako portu eta base militar bat da, Hawaii uharteetan kokatua eta famatua Bigarren Mundu Gerran Japoniak bonbardatua izateagatik, blokeo ekonomikoaren erantzunez. Eraso honek Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuen sarrera ekarri zuen, ordurarte aliatuei laguntza materiala soilik eman ziena. Japoniako marina inperialak, 1941eko abenduaren 7an, Pearl Harborko portuari eraso egin zion. Eraso sorpresa hori pazifikoko flotari eta aireko indar estatubatuarrei zuzenduta zegoen

Erasoak kalte ugari izan zituen: 12 gerraontzi, 188 hegazkin, 2403 soldadu eta 68 hiritar estatubatuar suntsitu zituen. Erasoa Isoroku Yamamoto amiralak zuzendu zuen, Pazifikoko kanpainari hasiera emanez Bigarren Mundu Gerran. Nahiz eta erasoak kalte ugari izan zituen, une horretan portutik kanpo zeuden 3 hegazkin-ontzi estatubatuarrek ez zuten minik jaso. Horrela, Estatu Batuek berrezkuratu ahal izan zuten 6 hilabete eta urtebete artean. Prentsa estatubatuarrak traiziotzat hartu zuen erasoa, eta elkartu ondoren gogor jo zion inperio japoniarrari. Japoniarrak, Pearl Harbor-eko borrokatik garaitsu irten ziren arren, estatu batuarrak gudan garaituak izan ziren 1945ean.

Koordenatuak: 21°21′43″N 157°57′13″W / 21.36194°N 157.95361°W / 21.36194; -157.95361

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pearl Harbor Aldatu lotura Wikidatan