Edukira joan

Pedro Antonio Olañeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Antonio Olañeta

Bizitza
JaiotzaElgeta1774ko azaroaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTumusla1825eko apirilaren 2a (50 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta merkataria
Zerbitzu militarra
Adar militarraPeruko Errege Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakBoliviako independentzia
Argentinako Independentzia Gerra

Pedro Antonio Olañeta Markiegi (Ubera,[oh 1] Elgeta, 1770eko azaroaren 16aTumusla, Bolivia 1825eko apirilaren 2a) gipuzkoar militar eta politikari erregezalea izan zen, Peru Garaiko independentisten aurka borrokatu zena. 1825eko maiatzaren 27an, Río de la Platako erregeorde izendatu zuen Fernando VII.ak, baina zendua zen orduko.

Pedro Antonio Olañeta Uberan jaio zen, 1770ean, familia xume batean. 1787an, Ameriketara joan zen gurasoekin. Jujuyn kokaturik, merkataritzan jardun zuen. 1803an, Santiago de Cotagaitako miliziako sarjentu izendatu zuten.[1]

1810eko Maiatzeko Iraultza gertatu zelarik, erregezaleen aldera lerratu zen, eta José Manuel de Goyenecheren armadari batu zitzaion 1811n.[1] Batez ere, Jujuy probintzian borrokatu zen Río de la Platako independentisten aurka. 1815eko azaroaren 29an, Joaquín de la Pezuelaren esanera, Vilumako guduan nabarmendu zen eta, jarraian, Potosí hartu. 1820ko kanpainan, Juan Ramírez jeneralaren agindura, Jujuy eta Salta hartu zituen.[1]

Absolutista sutsua, gogo txarrez hartu zuen 1820ko konstituzio liberala. 1824ko urtarrilean, Fernando VII.ak Espainiako koroa berreskuratua zuela jakin zuenean, José de la Serna erregeordearen kontra matxinatu zen. Ez zuen onartu Ayacuchoko kapitulazioa, eta independentisten aurkako borrokari eutsi zion. 1825eko apirilaren 1ean, Carlos Medinaceliren tropek garaitu zuten Tumuslan; larriki zauritua, biharamunean hil zen.[1]

  1. Ubera Elgetako auzoa zen garai hartan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Martín-Lanuza, Alberto. Pedro Antonio de Olañeta Marquiegui. dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-6-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]