Pedro Ipiña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Ipiña
Retrato Pedro Ipiña Beaskoextea.JPG
Bizitza
Jaiotza Arantzazu1903ko abenduaren  5a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Basauri1985eko urriaren  21a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak toreatzailea eta politikaria
Izengoitia(k) Morenito de Sestao
Zerbitzu militarra
Adar militarra Eusko Gudarostea
Gradua teniente
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Pedro Ipiña Beaskoetxea (Arantzazu, Bizkaia, 1903ko abenduaren 5a - Basauri, 1985eko urriaren 21a), ezizenez Morenito de Sestao ezaguna, toreatzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan José Ipiña eta Isabel Beaskoetxearen semea, Vista Alegre zezen plazan debutatu zuen 1926ko martxoaren 4an. Hainbat tokitan jardun zuen baina 1928an Galdakaon kotxe istripu larria izan zuen.

1931ko hauteskundeetan, EAJren zerrendan, zinegotzi hautatu zuten jaioterrian.[1] Gerra Zibila hasi zenean, Eusko Gudarostean sartu zen eta Rebelión de la Sal izeneko batailoiaren teniente izan zen. Santoñako hitzarmena eta gero, heriotza-zigorra jasan zuen.[2]

Espetxetik ateratzea lortu zuenean, jantoki bat izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Etxebarria Etxeita, Mikel (PDF) [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/vasconia/vas06/06039074.pdf Hauteskundeak Arratian (1923-1936) Abertzaletasunaren hedapena] Eusko Ikaskuntza .
  2.   Lopategui, José Ignacio (1978) Aita Patxi Testimonio 1ª Parte: En la Guerra Bilbo: Pasionistas Bilbao 301. or. ISBN 84-400-4881-5 .