Pedro Ipiña
Itxura
Pedro Ipiña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arantzazu, 1903ko abenduaren 5a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Basauri, 1985eko urriaren 21a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | toreatzailea eta politikaria |
Izengoitia(k) | Morenito de Sestao |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Gradua | teniente |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Pedro Ipiña Beaskoetxea (Arantzazu, Bizkaia, 1903ko abenduaren 5a - Basauri, 1985eko urriaren 21a), ezizenez Morenito de Sestao ezaguna, toreatzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan José Ipiña eta Isabel Beaskoetxearen semea, Vista Alegre zezen plazan debutatu zuen 1926ko martxoaren 4an. Hainbat tokitan jardun zuen baina 1928an Galdakaon kotxe istripu larria izan zuen.
1931ko hauteskundeetan, EAJren zerrendan, zinegotzi hautatu zuten jaioterrian.[1] Gerra Zibila hasi zenean, Eusko Gudarostean sartu zen eta Rebelión de la Sal izeneko batailoiaren teniente izan zen. Santoñako hitzarmena eta gero, heriotza-zigorra jasan zuen.[2]
Espetxetik ateratzea lortu zuenean, jantoki bat izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Etxebarria Etxeita, Mikel. (PDF) [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/vasconia/vas06/06039074.pdf Hauteskundeak Arratian (1923-1936) Abertzaletasunaren hedapena. ] Eusko Ikaskuntza.
- ↑ Lopategui, José Ignacio. (1978). Aita Patxi Testimonio 1ª Parte: En la Guerra. Bilbo: Pasionistas Bilbao, 301 or. ISBN 84-400-4881-5..