Pedro Pascual Barturen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Pascual Barturen
Bizitza
JaiotzaBakio1936ko urriaren 23a (87 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Pedro Pascual Barturen Uriarte (Bakio, 1936ko urriaren 23a) euskal herritar musikagilea da. Solfeo-, piano- eta harmonia-ikasketak egin zituen Zubizarreta irakaslearekin, organoa Taberna eta Gonzalezekin eta konposizioa Remacha irakaslearekin. Orkestra-zuzendaritza ikasi zuen eta Eliza Musika Goi titulazioa ere eskuratu zuen. Parisko udako jaialdietan Orkestra-zuzendari izan zen, baita Errenteriako Musikasten ere. Frantzian, Alemanian eta Amerikan ere organista aritu da, eta hainbat abesbatza zuzendu ditu. 1982an Bilboko Goi Kontserbatorioan irakasle lanetan hasi zen, eta euskal musikaz arduratzen den diozesien arteko batzordeko kide da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]