Bakio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bakio

 Bizkaia
Bakio udalerria Jata menditik.
Bakio udalerria Jata menditik.
Bakioko bandera

Bakioko armarria

Izen ofiziala Bakio
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Mungialdea-Uribe Kosta
Alkatea Amets Jauregizar Baraiazarra (EH Bildu)
Herritarra bakiotar
Koordenatuak 43°25′40″N 2°48′41″W / 43.42778°N 2.81139°W / 43.42778; -2.81139Koordenatuak: 43°25′40″N 2°48′41″W / 43.42778°N 2.81139°W / 43.42778; -2.81139

Bizkaia municipalities Bakio.PNG

Eremua 16,78 km2
Garaiera 4 m
Distantzia 29 km Bilbora
Posta kodea 48.130
Biztanleria 2.616 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg -17)
Dentsitatea 155,9 bizt./km²
http://www.bakio.org


Bakio Bizkaiko udalerria da. 2012ko urtarrilaren 1eko datuen arabera 2.604 biztanle dauzka. Estepona ibaiak mendebaldetik zeharkatzen du herria.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Bizkaiko golkoarekin egiten du muga, mendebaldean Lemoiz eta Maruri-Jatabe herriekin, ekialdean Bermeoko udalerriarekin, eta hegoaldean Mungiarekin. Bi ibai nagusik zeharkatzen dute Estepona mendebaldean eta Ondarre ibaia ekialdean.

Herriaren erdigunea Basigo izeneko gunean dago, herriaren gainerako azaleran baserri bananduan egon ziren. 1950etik aurrera, turismoa garatu zen heinean, etxebizitza ugari eraiki ziren hondartzako gunean, gehienak Bilbotik etorritako bizilagunen udarako etxebizitzak.

Herriaren ikuspegia portutik.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakio honako auzoek osatzen dute: Artzalde, Bentalde, Elexalde, Gibelorratzagako San Pelaio, Goitisoloalde, Urkizaurralde eta Zubiaurralde.

Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hondartza ederra itzalpean uzten duen eraikin‑ilara nahasia ageri da. Nortasunik gabeko eraikinak dira, bolumen handiegia dutenak, lurraren espekulazioaren aurretik egindako etxe txikiak ez bezalakoak.

Santa Maria parrokia‑eliza mal­karrean egina dago, eta elizpe korritua du inguruan. Hondartzako turismo-gunetik urrun samar dagoenez, 1950eko hamarkadan hondartza aldean udatiarren ekimenez kapera-eliza bat eraiki zuten (gehientsuenak bilbotarrak).

Ez da hainbeste denbora Bakiok bilera gastronomiko nagusietara zainzuriak, lanpernak, Txillbankun harrapatutako bisiguak eta Bakioko txakolina ospetsua esportatzen zituela. Orain ere txakolina egiten dute, gizakien pozgarri, Pio Barojak hala iritzi ez arren. Izan ere, Pio Barojak Euskal Herriko gauza tristeen trilogian (Las cosas tristes de Euskalerria) txakolina sartzen du, txistua eta bainuetxeekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. 1927. urtean Bakiok Bermeorengandik Zubiaur eta San Pelaio auzoak bereganatu zituen.

1734. urtea geroztik Bakio —Uribeko merindadeko elizatea— udalerri da, urte hartan Bermeotik bereizi baitzen. Urteak dira Bakiok ez duela arrantza‑ontzirik, baina kilometro bat luzeko hondartza du, erupzio‑harrien artean, ohiko haizeen babesean. Hondartza horrek kanpotar ugari erakartzen du, asteburuak eta oporrak Bakioko bigarren etxebizitzan gozatzera.

XIX. mendeak ondo aurrera egin arte, Bakioko portu txikia defendatzeko sei kanoiz osatutako bateria zuten, Birkilanda esaten ziotena. Baina, beste garai batzuk ziren.

1950eko hamarkadatik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.

Askotan etxebizitza berrien eraikitzeak ez zekartzan zerbitzu eta azpiegituren eraikuntza, eta horrek arazoak sortu zituen. 1990eko hamarkadatik aurrera gauzak asko hobetu dira herrian. Espaloiak eraiki dira, ur zikinak garbitzeko araztegia (Bizkaian eraiki zen lehenetarikoa), eta azken aldian Babes Ofizialeko Etxebizitzak.

Hondartza eta etxebizitza bloke berriak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Bizkaiko Txakolinaren ekoizle nagusietakoa da, bai eta probintzian tradiziorik handiena duena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakio XX. mendearen bigarren erdialdeko industrializaziotik kanpo geratu zen. Horren ondorioz, 1950etik 1970eko hamarkadara biztanleak galdu zituen, baina XX. mendea amaitu arte populazioa mantentzea lortu zuen. XXI. mendean, berriz, Mungiarekin eta Bilboaldearekin lotzen zituen komunikazio bideak hobetzearen ondorioz, hiriko jende askok herria bizilekutzat hartu zuen, eta abiadura azkarrean hasi zen biztanleria, kopuru osoa bikoiztu arte.


Bakioko biztanleria
1927an Zubiaur eta San Pelaio auzoak Bakiori batu zitzaizkion.
Datu-iturria: INE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amets Jauregizar Baraiazarra (EH Bildu) da Bakioko alkatea, Aitor Apraiz Imatzen (EAJ) ondotik. Jauregizarrek alkatetza lortu zuen bere taldearen eta Bakio Bai taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 11
604 (% 39,71)
6 / 11
825 (% 52,28)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
4 / 11
527 (% 34,65)
5 / 11
696 (% 44,11)
Bakio Bai (BAKIOBAI)
2 / 11
359 (% 23,60)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
21 (% 1,38)
0 / 11
26 (% 1,65)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
10 (% 0,66)
0 / 11
31 (% 1,96)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakio Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa