Pedro Roldán
Pedro Roldán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1624ko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Sevilla, 1699ko abuztuaren 3a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Iglesia de San Marcos (Sevilla) (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Mugimendua | Barrokoa |
Pedro Roldán (Sevilla, 1624 – Sevilla, 1699) espainiar eskultore barrokoa izan zen. Sevillako Eskolako azken eskultore handia izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sevillan jaio zen, baina Granadan ikasi zuen eskultore ofizioa, Alonso de Menaren lantegian. 1647an, Mena hil eta laster, Sevillara itzuli zen, eta han ezagutu zituen Juan Martínez Montañés eta José de Arce flandriar eskultorea. Azken honek eragin handia izan zuen maisu sevillarraren obran. 1666an agertu zen egilearen lehen obra handia, Sevillako Sagrarioko elizako erretaula. 1670-1673 bitartean, Karitatearen Erietxeko elizako erretaula nagusia ere egin zuen hiri berean.
1675etik 1690era, erretaulak alde batera utzi, eta estatuak egin zituen, batik bat. Garai hartakoak dira Jaéngo Katedraleko aurrealde barrokoko eskulturak. Aipagarriak dira, halaber, Montillako Santa Ana komentuko erretaula nagusiko eskulturak eta Sevillako San Bizente elizako San Migel goiaingerua, Écijako Santiagon dagoen Hoben Ordainaren gurutziltzatua (1680), Tenerifeko La Orotavako San Joan elizan dagoen Kristo zigortua eta, batez ere, Sevillako Nuestra Señora de la O parrokiako Jesus Nazaretekoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Roldán |