Edukira joan

Juan Martínez Montañés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Martínez Montañés

Bizitza
JaiotzaAlcalá la Real eta Jaén1568ko martxoaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1649ko ekainaren 18a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Pablo de Rojas (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria eta arkitektoa
Lantokia(k)Sevilla
MugimenduaBarrokoa

Juan Martínez Montañés (Alcalá la Real, Jaéngo probintzia, 1568ko martxoaren 16a - Valladolid, 1649ko ekainaren 18a) Pizkundeko eta Barrokoko espainiar eskultorea izan zen, Sevillako eskolako garrantzitsuenetakoa. Gaztelan Fernandezekin gertatu zen bezala, Montañesen eraginak bizirik eta indarrean jarraitu zuen Sevillan hura hil eta geroztik ere. Beranduko manierismotik barrokora eboluzionatu zuen. Gaztelan Gregorio Fernándezekin gertatu zen bezala, Montañesen eraginak bizirik eta indarrean jarraitu zuen Sevillan hura hil eta geroztik ere.

Martínez Montañésen eskulturen ezaugarri behinenak edertasun idealerako joera eta barne indar handia ziren. Ezaugarri horiek guztiz nabarmen geratzen dira Sevillako katedraleko Errukiaren Kristo (1603-1604) obra ospetsuan. Hain zuzen ere, Kristo hori egiteko sinatu zuen kontratua argigarria da garai hartan irudi erlijiosoari ematen zitzaion garrantzia ulertzeko: «bizirik egon behar du, hil aurretik, burua eskuineko besoaren gainera eroria, oinetan otoitzean duen pertsonari begira, Kristo kexuka ari balitzaio bezala, esanez otoitzean ari denagatik dela bere sofrikario guztia».

Garai bertsukoa da Sevillako Santiponceko San Isidoro del Campo monasterioan gordetzen den San Jeronimo irudia (1609). Elizako erretaula nagusiko irudi printzipala izateko pentsatua zegoen, baina baita, noizik behin, prozesioan ateratzeko ere; beraz, premiazkoa zen alde guztietatik bikainki lantzea. Izugarrizko kalitatea lortu zuen, hemen ere, santuaren anatomia islatzean.

1629an gaixotasun luze batetik sendatu ondoren, bere azken urteetako barrokismo betean sartu zen. Garai honetakoa da Sevillako katedraleko Alabastroen kaperako Sortzez Garbia (1629-1631).

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Martínez Montañés Aldatu lotura Wikidatan