Pelagra elikadura txarraren ondorioz ager daiteke (herrialde txiroetan, batez ere, B3 bitamina duten elikagaiak dietatik kanpo geratuz gero) edo bitaminarenheste-zurgapena eragozten duen gaitz baten ondorioz ere. Alkoholikoen artean ohikoagoa da.
Hiru dira pelagrak erasotzen dituen gorputz-sistemak: azala (dermatitisa sortuz), digestio-aparatua (beherakoak, gorakoak eta ultzerazioak eraginez) eta nerbio-sistema (depresioa, erotasuna eta haluzinazioak sortuz). Niazinaren ekarpenarekin gaitzaren sintomak desagertzen dira.