Tiamina
Tiamina | |
---|---|
Formula kimikoa | C12H17N4OS⁺ |
SMILES kanonikoa | [N+1CC2=CN=C(N=C2N)C)CCO&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [N+1CC2=CN=C(N=C2N)C)CCO 3D eredua] |
Konposizioa | karbono |
Mota | thiazole alkaloid (en) eta thiamine (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 249 ℃ |
Masa molekularra | 265,112 Da |
Erabilera | |
Tratatzen du | Pelagra, Wernicke encephalopathy (en) , alcoholic neuropathy (en) , beriberi eta nahasmendu metaboliko |
Elkarrekintza | taste receptor type 2 (en) |
Haurdunaldia | US pregnancy category A (en) |
Rola | B taldearen bitaminak, farmako esentzial eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | JZRWCGZRTZMZEH-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 70-16-6 |
ChemSpider | 1098 |
PubChem | 1130 |
Reaxys | 3595616 |
Gmelin | 18385 |
ChEBI | 334462 |
ChEMBL | CHEMBL1547 |
MeSH | D013831 |
RxNorm | 1546268 |
Human Metabolome Database | HMDB0000235 |
KNApSAcK | C00000775 |
UNII | 4ABT0J945J |
NDF-RT | N0000145862 |
KEGG | D08580 |
PDB Ligand | VIB |
B1 bitamina edo tiamina C12H17ClN4OS formula kimikoa duen bitamina da. Bere molekulan pirimidina eta tiazol eraztun bana du. Gluzidoen oxidazioan parte hartzen du, eta nerbio-bulkadetan funtsezko zeregina du. Zerealetan, lekaleetan eta barazkietan dago.
Hazkunde egokia ziurtatzeko oinarrizkoa den bitamina antineuritikoa da. Haren gabeziak beriberi izeneko nerbio-gaitza eragiten du, giharren ahulezia, gutxiegitasun kardiakoa eta kalte gastrointestinalak sortzen dituena.
B multzoa osatzen duten bitaminen arteko garrantzitsuenetakoa da. Karbohidratoen metabolismoan oinarrizko katalisi bat eragiten du. Gizakiak 1,2-1,8 mg tiamina behar ditu egunean. Landareetan izaten da; batez ere zerealen ernamuin eta zahietan, eta garagardo legamian. Arrozaren azalean aurkitu zuen lehen aldiz 1911n Casimir Funk poloniar biokimikariak. Gaur egun sintesi bidez lortzen da, eta medikuntzan, elikaduran eta azala kendu zaion gari irina aberasteko erabiltzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |