Pelayos semanario infantil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pelayos
Motahaur eta gazte aldizkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelera
Argitaratze lekuaDonostia
Koloreakoloretan
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
MaiztasunaAstekaria
Historia
IdeologiaErreketen aldekoa

Pelayos aldizkaria gaztelerazko haurrentzat eta gazteentzako aldizkaria izan zen, Haur astekari falangista izan zen.

Haur aldizkari hau 1936 abenduaren 27an sortu zen eta 1938 urtearen azaroaren 27an desagertu. Donostian argitaratu zen. Argitaletxearen erredakzioa eta zuzendaria garaiko C. Delgado de Amestoy kalean zegoen, hau da Gros auzoan Claudio Delgado Amestoi medikuaren omenez 1925 urtean izendatutako kalean[1] , garaiko posta kodea 203 zenbakia zen. Eta Kudeaketa Kursaaleko Erreketen kuartelean zegoen

Zuzendaria Mariano Vilaseca zen. 20. zenbakitik aurrera Juan Baigual arduratu zen. [2].

Guztira 102 zenbakiak 101zenbakiak gehi 1938 urtearen almanake bat.[2].

Formato fisikoari begira:tamaina praktikoa , papera eta koloreak egokiak .[3]

Ale bana koaderno euskarria zeukan. Azala koloretan eta barne orrialdeak txuri-beltz. Salneurria 20 zentimokoa zen eta urteko harpidetza 9 pezetan. Almanakea ez ohiko alea izanik peseta batean saldu zen. [4].[2].

Pelayosen 1 . Zenbakia 1936 abenduaren 27an hasi zen argitaratzen. Agerian utzi zuen lehenengo alean bere izaera konfesionala eta doktrinarioa

Bildumen artean azpimarratzekoa da 1. Zenbakian “ Historia del Movimiento Nacional” [5] Era berean ere Pelayoren istorioa “ Nuestro Patrono San Pelayo (911-925) “ Pelayo haurrak mairuek atxilotuta, pairatutako martirioa isladatzen da kristau fedeari eusteagatik.

Jainkoa, Aberria eta Franco buruzagiaren alde jokatzen zuen eta komunisten eta judeomasonen kontra [6].

Hasieran politikoegia izanik, pixkanaka karga politikoa arindu zuen eta edukina haur publikoari egokitu zen.[3]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alary, Viviane (ed) (2002). Historietas, comics y tebeos españoles. Presses Universitaires du Mirail: Hespérides Espagne, Université de Toulouse, Le Mirail.
  • Cuadrado, Jesús (2000). Atlas español de la cultura popular: De la historieta y su uso 1873-2000, Madril: Ediciones Sinsentido/Fundación Germán Sánchez Ruipérez. 2 v. ISBN 84-89384-23-1.
  • Gasca, Luís (1969). Los cómics en España, Barcelona: Lumen argitaletxea.
  • Martín Martínez, Antonio (02/1968). Apuntes para una historia de los tebeos III. Tiempos heroicos del tebeo español (1936-1946). Madrid: Revista de Educación, n.º 196.
  • Otero, Luis (2000). Flechas y Pelayos. Moral y estilo de los niños franquistas que soñaban imperios, Madril: Edaf.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Serapio Múgica. (2001). «“ Galería de donostiarras ilustres : Claudio Delgado de Ameztoy”» Boletín de Estudios Históricos de San Sebastián (N.35 (2001)): 26-27..
  2. a b c (Gaztelaniaz) [‘’Tebeosfera: Pelayos... (Noiz kontsultatua: 2016/11/02).
  3. a b Luis, Gasca. (1969). Los cómics en España. , 93 or..
  4. Luis, Otero. (2000). Flechas y Pelayos. Moral y estilo de los niños franquistas que soñaban imperios. , 182 or..
  5. Luis, Otero. (2000). Flechas y Pelayos. Moral y estilo de los niños franquistas que soñaban imperios. , 80-81 or..
  6. Luis, Otero. (2000). Flechas y Pelayos. Moral y estilo de los niños franquistas que soñaban imperios. , 101 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tebeosfera .