Claudio Delgado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Claudio Delgado
Bizitza
Izen osoa Claudio Delgado Ameztoi
Jaiotza Donostia1843ko azaroaren  8a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Gijón1916ko uztailaren  13a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerak biologoa eta medikua

Claudio Delgado Ameztoi (Donostia, 1843ko azaroaren 8a - Gijón, 1916ko uztailaren 13a) gipuzkoar zientzialaria izan zen. Habanan egin zituen medikuntza-ikasketak. Habanako Casa Quinta de San Antonio erietxeko sendagilea eta zuzendaria izan zen 1875-1876 urteen artean. Sociedad de Socorros Mutuos elkartea sortu zuen 1878. urtean, Sociedad Antropológica delako Elkarteko liburuzain eta artxibozain egin zuten urtebete geroago eta Sociedad de Estudios Clínicos delako elkarteko idazkaria eta sortzailea izan zen. Finlay doktorearekin batera, sukar horiaren eramailea den eltxoa aurkitu zuen 1888. urtean. Delgado izan zen Kuban odol-transfusioa egin zuen lehena.

Donostiako Udalak 1925eko azaroaren 13an erabaki zuen kale bat izendatzea bere omenez Gros auzoan, zezen plazatik gertu eta San Antonio Abad ospitale zibilaren bidean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Serapio Múgica (2001) «“ Galería de donostiarras ilustres : Claudio Delgado de Ameztoy”» Boletín de Estudios Históricos de San Sebastián (N.35 (2001)): 26-27 .