Pentsalaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pentsalaria
Le Penseur d'A. Rodin (MAMC, Strasbourg) (28827497580).jpg
Jatorria
Sortzailea Auguste Rodin
Sorrera-urtea 1882
Jatorrizko izenburua Le Penseur eta Le Poète
Komisarioa Rodin museoa
Ezaugarriak
Materiala(k) brontzea
Zabalera 97 zentimetro
Altuera 183,6 zentimetro
Genero artistikoa biluzia
Deskribapena
Oinarritua Jainkotiar komedia
Kokapena
Lekua Rodin museoa
Bilduma Rodin museoa
Gertaera nabarmenak 1880
start of manufacturing or construction
Kanpo loturak

Pentsalaria[1] (frantsesez: Le Penseur), Auguste Rodinen brontzezko estatuarik ezagunenetako bat da.

Estatua hau, jatorrian Olerkaria deitua, Parisko Apaindura Arteen Museoko batzorde baten zati zen, Dante Alighieriren Jainkotiar komedia lanean oinarritutako atari monumental bat sortzeko. Estatua bakoitzak, aipaturiko olerki epikoko pertsonaia nagusietako bat irudikatzen zuen. Pentsalariak, jatorrian, Dante, Infernuko Atearen aurrean irudikatzea nahi zuen (zati izango zen ataria hala deitu zelarik, Infernuko Atea, alegia), bere olerki handia neurtzen. Eskultura, biluzia da, Rodinek, Michelangeloren lanen estiloko irudi heroiko bat nahi baitzuen, pentsaera zein olerkaritza irudikatzeko.

Eskultura honen hogei bertsio baino gehiago daude munduko toki ezberdinetan. Batzuk, jatorrizkoaren bertsio hedatuak dira; beste batzuk, neurri ezberdinekoak. Horietako bat, Mexikoko Soumaya Museoan dago, eta Arte Italiarraren Museoan erakutsi da.

Pentsalaria, brontzez egina dago, eta 1880an amaitua izan zen. Auguste Rodinek, eskultura hau egiteko, bere ikasle Miguelen laguntza izan zuen, Asturiarra ezizenekoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pentsalaria Aldatu lotura Wikidatan
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak