Peplum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pepluma edota ezpata eta sandalia generoa (italieraz singularrez peplum eta pluralez pepla), Antzinaroan girotutako filmak osatzen duten zinema genero bat da. Jatorriz, 1958-1965 artean garai historiko horretan girotutako italiar filmek jaso zuten izendapena da. Italiar ekoizpen hauek beren aurrekontu apalekin Hollywoodeko urrezko garaian ekoiztutako Samson and Delilah (1949), The Ten Commandments (1956) eta Spartacus (1960) bezalako superekoizpen epikoekin lehiatzeko sortu ziren.

Halere, urteen poderioz izendapen honetan garai horretan girotutako herrialde guztietan ekoiztutako film garaikideak ere sailkatzen dira.

Latinezko peplum hitza berez antzinako grezierazko peplo hitzetik dator, alegia, emakumezkoen tunika zena.