Samson and Delilah (1949ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Samson and Delilah
Samson and Delilah original 1949 poster.JPG
Datuak
Jatorrizko izenburua Samson and Delilah
Izenburua euskaraz Sanson eta Dalila
Urtea 1949
Estreinaldia 1949ko abenduaren 21a
Generoa epika, amodioa, erlijioa
Herrialdea  AEB
Iraupena 128 minutu
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Cecil B. DeMille
Ekoizleak
Cecil B. DeMille
Gidoilariak
Jesse L. Lasky, Jr.
Fredric M. Frank
Harold Lamb
Vladimir Jabotinsky (eleberria)
Biblia (Epaileen Liburua)
Aktoreak
Hedy Lamarr
Victor Mature
George Sanders
Angela Lansbury
Henry Wilcoxon
Musikagileak
Victor Young
Argazkilariak
George Barnes
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
1950eko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
1950eko Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Samson and Delilah (euskaraz Sanson eta Dalila) 1949ko Cecil B. DeMille estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleakl zuzendu eta ekoiztutako amodio eta erlijiozko epika film bat da. Bibliaren Itun Zaharreko Epaileen Liburuan agertzen diren Sanson eta Dalila pertsonaien istorioan oinarritua dago. Hedy Lamarr, Victor Mature, George Sanders, Angela Lansbury eta Henry Wilcoxon aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, bi irabaziz, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Hans Dreier, Walter Tyler, Samuel M. Comer eta Ray Moyer) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Edith Head, Charles LeMaire, Dorothy Jeakins, Elois Jenssen, Gile Steele eta Gwen Wakeling).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Izugarrizko indarra duen Sanson (Victor Mature) israeldarrak bere familiaren asmoen aurka Semadar (Angela Lansbury) filistiarrarekin ezkondu nahi du, azken hau Ahturren (Henry Wilcoxon) begikoa ere bada. Lehoi bat bere esku hutsez ehizatzearen balentria lortu ondoren, Sansonek Saran Gazako Jaunaren (George Sanders) begirunea bereganatu eta Semadarrarekin ezkonduko da, artean Semadarren ahizpa gazteena den Dalila (Hedy Lamarr) haiekiko jeloskor egongo da, Sansonetaz maitemindua baizegoen, hortaz, filistiarrei Sanson atzematen lagunduko die.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samson and Delilah (1949ko filma) Aldatu lotura Wikidatan