Perla eta olatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perla eta olatua
Jatorria
Sortzailea(k)Paul Baudry
Sorrera-urtea1862
IzenburuaLa Perle et la vague
MugimenduaAkademizismoa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak83,5 (altuera) × 178 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP002604
JabeaEugenia de Montijo
Historia
ErakusketakSalon of 1863 (en) Itzuli

Perla eta olatua (fabula persiarra) (frantsesez: La Perle et la vague (fable persane)), Olatua eta perla izenaz ere ezaguna, Paul Baudry artista frantsesaren margolan bat da, 1862 eta 1863 artean egina. Bere garaian arrakasta handia izan zuen. Kritikati batzuen ustez, XIX. mendeko biluzi artistiko onena, bikainena izan zen.[1] Margolana Eugenia de Montijok erosi zuen eta horrek haren ospea gehiago zabaldu zuen. Pradoko museoan erakusten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hau 1863ko Parisko Saloian aipagarrienetako bat izan zen. Urte horretan bertan, Eugenia de Montijo enperatrizak margolana erosi zuen 20.000 liberatan, eta bere bigarren erosketa garestiagoa izan zen garai hartako pinturetan. 1898an, Ramón de Errazu mexikarrak New Yorken erosi zuen, 43.000 liberaren truke; hau izan zen erosi zuen azken obra eta prezio zein izen handienekoa. Lan hau Errazuk Madrilgo Prado Museoari utzi zion eta bertan artista frantsesen bildumaren parte bezala erakusten da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio-pintura teknikaz margotuta dago. Tamainua: 83.5 zm. x 178 zm.

Lanak emakume gazte biluzi bat erakusten du, itsasoaren ertz harritsu baten ertzean etzanda. Neskak atzera begiratzeko, burua jiratuta du sorbaldaren gainetik. Ikusleari begiratzen dio era adierazgarriz. Ezpainak erdi zabalik kutsu erotikoak indartu egiten du.[2] Olatuak atzean hausten dira. Artista batzuek, esaterako Théophile Gautier, lotu dituzte gorputzaren forma borobilak eta olatuak, bata bestearen sinboloa izango balitz.[3]

Egilearen izena margolanaren goiko aldean, ezkerrean ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hook, Bailey Van: Angels of Art: Women and Art in American Society, 1876-1914. Penn State Press. ISBN 978-0-271-02479-0. [1].
  2. Charles Bernheimer: Figures of Ill Repute: Representing Prostitution in Nineteenth-Century France. Duke University Press. 105.or. ISBN 978-0-8223-1947-4. [2]
  3. https://www.museodelprado.es/coleccion/obra-de-arte/la-perla-y-la-ola-fabula-persa/51f1fd9f-19bb-4d4d-9d40-94a49bdba38d

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]