Permakultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Permakulturaren oinarriak mandala batean jasota.

Permakultura gizakiok lurrean kokatzeko sistema jasangarria eta harmonikoa da, inguruan integratzeko modu egokia kontsumismotik kanpo eta naturaren baliabideak gordetzen. Permakultura hitza ingelesetik dator, "permaculture", eta bi hitzen arteko kontrakzioa da: permanent eta culture, hau da, kultura (eta nekazaritza) iraunkorra. Permakulturak, izadian behatutako patroiak jarraituz, giza-habitat iraunkorrak sortu nahi ditu. Diseinu ekologikoa, ingeniaritza ekologikoa eta ingurumen diseinua konbinatzen ditu nekazaritza eredu berri bat sortzeko.[1]

Hiru dira David Holmgrenen arabera permakulturaren oinarriak:[2]

  • Lurra zaintzea: lurra osasuntsua izan behar da eta bere ekosistema guztiak bizirik gorde behar dira; horrela ez balitz gizakiok ere gaixotu ginateke.
  • Pertsonen beharrei erantzutea baina eragilketarik gabe, gehiegikeririk gabe.
  • Soberakinak konpartizea: naturan egiten den bezala, soberan gelditzen dena bestei eman diezaiekegu haiek erabiltzeko.

Permakulturaren erantzuna normalean erantzun osoa da eta, horregatik, ekoherrixken ideia oso lotuta dago haren filosofiaz.

Kafe eta tomate landareak nahastuta: permakulturak kultiboen oreka bilatzen du.

Permakultura, diziplina arteko filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Permakulturak zientzia eta diziplina desberdinetatik jaso ditu bere oinarriak eta planteamenduak:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929an Joseph Russell Smithek Tree Crops: A permanent agriculture liburua argitaratu zuen. Lan horretan bere zuhaitzekin izandako esperientzia jaso zuen. Haren ustez mundua elkar lotutako sistema konplexu bat zen. Liburu horretan zuhaitz eta laborantza arteko konbinaketa proposatu zuen, zuhaitz azpian landareak lantzeko aukera. Mende bereko hirugarren hamarkadan Japonian Toyohiko Kagawa-k proposamena praktikara eraman zuen. Hauek izan ziren permakulturaren hastapenak.

Aurrekari horiekin, XX.mendeko 70ko hamarkadan, Australian, bi ekologista, Bill Mollison eta David Holmgren, bigarren mundu gerra ondorengo nekazal sistema berriak oso agresiboak zirela konturaru ziren. Urte horietan nekazal ustiapenak ikuspuntu industrial batetik planteatzen ziren eta lurren etorkizuna ez zen kontutan hartzen. Bi ikerlari hauen ustez ekoizpen sistema horiek urak eta lurrak pozointzen ari ziren eta lurra bera txirotzen ari zen; bestetik biodibertsitatea bera arriskuan jartzen zuen plantemendu horrek. Ausnarketa eta Tasmanian egindako esperientzia horien ondorioz, 1978an, Permaculture One liburua argitaratu zuten.[3] Liburuak arrakasta handia izan zuen. Ondoren, aldizkari bat argitaratu zuten, The International Permaculture Magazine, eta laster eztabaida Australia osoan zabaldu zen. Permakultura habitat sustengarriak sortzeko tresna moduan ikusi egin zen. Hasierako arrakasta honen ondoren liburu gehiago etorri ziren eta permakulturaren oinarriak mundu osoan zabaldu ziren; denbora laburrean ehun estatutan permakultura taldeak sortu ziren.

Permakulturaren 12 hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mandamendu izango balira bezala permakultura 12 hastapen ditu. Hona hemen guztiak banan-banan:[4]

  • 1. Behatu eta eragin-trukatu.
  • 2. Lortu eta bildu energia.
  • 3. Onurak eskuratu
  • 4. Autoerregulazioa ezarri eta atzeraelikadura onartu.
  • 5. Zerbitzuak eta baliabideak erabili eta ondo baloratu.
  • 6. Hondakinik ez sortu.
  • 7. Ereduak ondo diseinatu, xehetasunak kontutan hartuta.
  • 8. Banandu baino gehiago integratu.
  • 9. Konponbide txikiak eta geldoak erabili.
  • 10. Dibertsitatea baloratu eta erabili.
  • 11. Ertzean, marginalitatean dagoena ondo baloratu.
  • 12. Aldaketei erantzun eta hauek erabili.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://books.google.es/books?id=gxW0MGXha6cC&pg=PA5&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false
  2. Marte, Ross (2005). The Basics of Permaculture Design. Chelsea Green Publishing. ISBN 978-1-85623-023-0 .
  3. Bill Mollison: Permaculture One: A Perennial Agriculture for Human Settlements (with David Holmgren, Trasworld Publishers, 1978). ISBN 978-0-938240-00-6
  4. http://www.ecoagricultor.com/2012/08/los-12-principios-que-rigen-la-permacultura/

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]