Mandala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mandala sanskritotik hartutako hitza da. Etimologikoki “zirkulua” bada ere, izen horrekin budismoan eta hinduismoan egiten diren errepresentazio sinbolikoak definitzen dira. Diagrama horiek oso konplexuak dira eta, nolabait, unibertsoaren isla dira. Mandala hinduismoaren eta tantrismo budikoaren erritu sakratuetan erabili ohi da meditazio tresna gisa [1] Estrukturalki, unibertsoaren zentroa, hau da, espazio sakratua, lauki batean kokatutako zirkulu baten bidez adierazten da. Praktikan iantra hinduarrak linealak dira, geometrikoak; mandala budistak figuratiboak, hau da, pertsonaiekin[2]. Puntu kardinalak erabiliz mandala barruan sektore desberdinak bereiztu daitezke.

Tibeteko mandala budista.

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugunez mandalak unibertsoa azaltzen du. Autore batzuek mandalekin beste esperesio erlijiosoak lotu dituzte: Erdi Aroko mandorla kristauak, eliza gotikoen zoluan eginiko labirintoak, estilo bereko arrosa leihoak, e.a. Irudi hauek guztiek asmo espiritualarekin egin izan dira.

Ziur aski mandalen irudien unibertsaltasuna forma zirkularrek perfekzioa adieratzen dutela. Aldi berean zirkuluak naturaren zikloen errepikapena adierazten du, betiko itzulera. Horrela uler daitezke baita ere gure lauburuak. Unibertsaltasun horrekin lotuta Carl Gustav Jung-ek inkontziente kolektiboaren adierazpena bezala ulertu zuen.

Lauburua ere izadiaren zikloen adierazpena izan daiteke.

Erlaxazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdetik etorritako erlaxazio tekniken artean mandalak margotzearena kokatu daiteke. Teknika honek ez du aurreko ikaskuntzaren beharra, nahikoa da zirkulu batean libreki marraztea. Edozein adinetan egin daitezke eta oso onak dira bai lasaitzeko baita ere kreatibitatea indartzeko. Merkatuan badira aurretik marraztutako mandalak koloreatzeko.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur Entziklopedia, 7.liburuki, 314 or.
  2. David Fontana: The Language of Symbols, London: Duncan Baird, 2003, 100 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Frantsesez): "Introduction à la pratique et au symbolisme du mandala dans le bouddhisme tibétain"

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mandala