Permo-Triasiar iraungipen masiboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Permo-Triasiar iraungipen masiboa Permiarraren bukaera eta Triasikoaren hasiera paleontologian oso ezaguna den gertakaria da. Itsas-espezieetan %90tik %95era desagertu ziren eta lurrazalako %70tik gora. Kalkulu batzuen arabera izaki guztien %99,5a hilik suertatu zen garai honetan.

Garai honetan magma basaltikoko isurketa handiak egon ziren, horietako batzuek milaka urtez iraun zutena, gaur egungo Siberian. Zegoen kostalde eskasa eta lehortasuna zela eta ere espezie asko hil zitezkeen. Laba kopuru handiek ere karbono dioxido asko isuri dezakete eta lurreko tenperatura 5 ºCelsius jaitsi; hala ere hau ez da nahikoa bizitzarekin bukatzeko.

Beste hipotesi batek itsasoetan hidrogeno sulfido ugari egotea da, oxigeno gutxi zegoelako eta bakterioek hau sortu zutelako. Gas hau atmosferaraino igo daiteke. Nahiz eta gas hau desager daitekeen gehiegi badago bizitzarentzako txarra izango litzateke. Ozonoa ere desagertuko litzateke eta erradiazio ultrabioleta areagotu.

2006an meteorito bat erori zenaren inguruko hipotesiak ere aurkitu zituzten.