Pernandoren egia
Pernandoren egia begi bistakoa den eta denek ezaguna duten egitatea eta horren adierazpena da, begi bistakoa den hori aipatzen duena barregarri, nabarmen edo arrazoirik gabe uzteko esaten dena; adibidez, «elurra egiten badu, hotz egingo du» esaldia da Pernandoren egia. Figura erretorikoen artean, tautologia, pleonasmo eta litoteak lirateke Pernandoren egiak, besteak beste. Lokuzio honen izena Fernando Amezketarrari zor zaio.[1]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Patziku Perurena: «Gogoak bi neurri?», in Nafarkaria, 1999-11-19, 6. orrialdea.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |