Peroxido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peroxidoaren egitura

Peroxidoa bere molekulan O-O taldea duten konposatuen izen generikoa da. Organikoak nahiz ez-organikoak dira. Ez-organikoen artean, hidrogeno peroxidoa (H2O2) da ezagunena. Oso erraz askatzen dute oxigenoa beren molekulatik, eta, horregatik, oxidatzaile indartsuak dira. Erregairen bat ukituz gero, sua sor dezakete berorik bada batez ere. Peroxidoak oxidazioen eragile gisa, gorputzak zuritzeko eta polimerizazioak abiatzeko erabiltzen dira. Antiseptiko gisa ere erabiltzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]