Petxora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Errusiako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Petxora (argipena)».
Petxora

Petsjora rivier near Narjan-Mar.jpg


Petxora Narian-Marretik hurbil
Bertako izena Печо́ра (ru) Печӧра (km) Санэроˮ яха (nn)
Kokapena Errusia
Luzera 1.809 km
Arroa 322.000 km²
Emaria 4.000 m³/s
Iturburua Ural mendiak
Ibai ahoa Barents itsasoa
Pechora-en.svg

Petxora[1] (errusieraz: Печо́ра; komieraz: Печӧра; nenetseraz: Санэроˮ яха) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Komi errepublika eta Nenetsia barruti autonomoa zeharkatzen dituena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komiko hego-ekialdeko muturreko Ural mendietan du iturburua, Koyp menditik hurbil. Iparralderantz eta ipar-mendebalderantz jotzen du, Troitsko-Petxorsk, Vuktyl, Petxora eta Narian-Mar zeharkatuz. Barents itsasoan isurtzen du ura. Delta handi bat eratzen du bokalean. 1.809 kilometro luze da eta 322.000 kilometro koadro hartzen ditu ibai arroak.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petxoraren emaria 1916-1998 bitartean neurtua izan da Oksinon, delta baino 20 kilometro gorago. Ibaiak 312.000 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren %97. Urteko batez besteko emaria 4.379 m³ segundoko da. Emari handiena ekainean du (16.223 m³/s), eta txikiena martxoan (750 m³/s).[2]

Petxoraren batez besteko emariak (/s), Oksinon neurtuak
Datuak: 1916-1998 bitartean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petxora Aldatu lotura Wikidatan