Eusa
- Artikulu hau Ezkabarteko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eusa (argipena)».
Eusa | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe bat eta oinetxe jauregia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Ezkabarte |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Eusa |
Posta kodea | 31194 |
Herritarra | eusar, usar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′55″N 1°37′44″W / 42.86528°N 1.62889°W |
Azalera | 2,81 km² |
Garaiera | 530 metro |
Distantzia | 8,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 54 (2020) |
Eusa[1][a] (olaibarreraz: Usa)[b] Ezkabarte ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 8,5 kilometrora. 2020 urtean 54 biztanle zituen.
Bertako biztanleak eusarrak (olaibarreraz: usarrak) dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusa edo Usa toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Eussa (1090)
- Heussa (1094)
- Ussa (1247)
- Eussa (1254)
- Euça (1279)
- Eusa (1350)
- Eussa (1366)
- Eusa (1480)
- Eusa (1534)
- Usa (1566)
- Eusa (1611)
- Eusa (1800)
- Eusa (1966)
- Eusa (2005)
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusako armarria Ezkabarteko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean urrezko arrano batez osatuta dago eta bigarren hondo hori batez eta aurrean lehoi gorri batez. | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusa Ezkabarte ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Ingurune naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkabarte udalerria Iruñeko saihesbideak (PA-30) eta N-121-A errepide nagusiak zeharkatzen dute, baita Aitzoainekin lotzen den tokiko errepide batek ere. Udalerriaren erliebea Ultzama ibaiaren ibarrak definitzen du ekialdean, eta Pirinioaurreko lur-eremu menditsu batek gainerako lurraldean. Hegoaldean, gainera, Ezkaba mendia nabarmentzen da (895 metro), Iruñearekiko eta haren metropoli-eremuarekiko hegoaldeko muga egiten duena.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkabartek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.
Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude ibarreko basoetan.
Estazio meteorologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkabarten ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Txulapain pareko udalerrian, estazio bat dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 20.0 | 25.0 | 28.0 | 33.3 | 39.5 | 40.3 | 40.5 | 37.0 | 30.0 | 22.0 | 17.1 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.3 | 16.3 | 20.0 | 25.3 | 27.6 | 27.8 | 23.9 | 19.1 | 12.1 | 8.9 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.0 | 8.6 | 11.3 | 14.4 | 18.9 | 21.1 | 21.3 | 18.1 | 14.4 | 8.7 | 5.6 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 3.8 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 9.6 | 5.3 | 2.3 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -8.0 | -9.0 | -1.8 | -1.0 | 2.0 | 7.0 | 8.0 | 4.0 | -2.0 | -7.0 | -10.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 113.4 | 100.1 | 95.5 | 106.3 | 74.5 | 63.0 | 34.7 | 35.8 | 57.1 | 80.4 | 134.8 | 112.6 | 1008.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 49.0 | 57.5 | 63.0 | 44.0 | 63.0 | 45.0 | 84.0 | 72.0 | 63.0 | 80.5 | 122.0 | 122.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.8 | 12.8 | 12.3 | 14.9 | 12.4 | 8.7 | 6.6 | 6.3 | 8.7 | 11.8 | 16.0 | 13.9 | 138.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.2 | 0.4 | 0.4 | 0.4 | 0.2 | 0.3 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.1 | 2.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leireko abadiak jabetza garrantzitsuak izan zituen XI. mendetik, San Migelgo monasterioa kasu. Martin Peritz Kasedakoa Gorteko notarioak 1329ko apirilaren 2an osatutako inbentarioaren arabera, 1255eko martxoko kalenden 8an gaztelua edukitzen zuen Martin Gartzeitz. Gotorleku honen aztarnarik ez da geratzen, ezta harekin zerikusia duen gertaerarik ere. Julio Altadill, kontsigna gisa, jaun eta jabe izan zen, eta ez zen errege izatera iritsi. Leonor I.a Nafarroakoak 1467an eman zion petxaren zati bat Oger Egurbidekoa kontseilariari.[6]
1594. urtean eztabaida biziak izan ziren Eusako apaizaren eta Makirriainekoen eta Ezkabarteko gainerako herrien artean, bikarioak uste baitzuen Eusako gurutzea lehen postuan zegoela eskualdeko ermitetara egiten ziren prozesioetan. Auzia epaitegietara eramanda, epaiak arrazoia eman zion eusatarrari, Eusaren gurutzea besteen aurretik jarririk.[7]
1847an Eusak Udala zuen, nahiz eta gai garrantzitsuetarako Soraurengo Ezkabarte ibarreko biltzar orokorrekin biltzen zen. Egia esan, Ezkabarteko Udalarena izaten jarraitu zuen. Urte berean, 1847an, Eusako haurrak Soraurengo eskolara joaten ziren, bideak "karretilak" ziren, eta Iruñetik jasotzen zuten posta astean hirutan, bailarako balijerotik.[8]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 54 biztanle zituen Eusak.[9]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
48 | 55 | 57 | 55 | 58 | 67 | 64 | 62 | 64 | 62 | 63 | 58 | 57 | 54 | 56 | 57 | 56 | 55 | 56 | 54 | 51 | 51 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezkabarteko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[10]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ezkabarte ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[11]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezkabarte eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %12,35k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 16,70k.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doneztebe jaiak, abuztuaren azken asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doneztebe eliza, Erdi Aroko kristau eliza, erromaniko estiloan.
- Eusako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /e.úsa/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban - ↑ /ús̺a/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza lehengo silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Eusa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EUSA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | MAKIRRRIAIN. (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | EUSA. (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
- ↑ «Eusa» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.