Philippe Petit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philippe Petit

Bizitza
JaiotzaNemours1949ko abuztuaren 13a (74 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakakrobata, zirkuko artista, magialaria, funanbulista, performancelaria, gidoilaria eta stunt performer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0677597 Facebook: PhilippePetitArtist Twitter: petitwtc TED: philippe_petit Edit the value on Wikidata

Philippe Petit (Nemours, 1949ko abuztuaren 13a) frantziar funanbulista da. Ospe handia erdietsi zuen 1974ko abuztuaren 7an, World Trade Centerko dorre bikien arteko tartea, 61 metro luze, lurretik 417 metroko altueran, altzairuzko kable baten gainean oinez egin zuelarik.[1] 2008ko Man on Wire dokumentalak[2] eta 2015eko The Walk film dramatikoak[3] zinemaratu zuten Petiten balentria hori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fernandez, Jon, Ezinezko oreken funanbulista, berria.eus
  2. Man on Wire, filmotecanavarra.com
  3. 'The Walk - Rêver Plus Haut', berria.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Petit Aldatu lotura Wikidatan