Piarres Etxeberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau XVII. mendeko idazle lapurtarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (argipena)».
Piarres Etxeberri
Bizitza
Jaiotza Donibane Lohizune, ?
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta itzultzailea
Izengoitia(k) Dorre Etxeberri, Dorre eta Etxeberri Dorre
Literaturaren Zubitegiko fitxa 709

Piarres Etxeberri XVII. mendeko lapurtar idazle eta itzultzailea izan zen.

1677an Voyages aventureux du capitaine Martin de Hoyarsabal, de Ciboure liburua itzuli zuen Itxasoco nabigacionecoa liburuan. Ternuako nabigatzaile eta arrantzaleei zuzendutako liburua zen. Itzulpenak Piarres Etxeberriren eskuak aberasturiko hainbat pasarte dakartza, eta horregatik behar bada, izenburuari erantsi zion eta cerbait guehiago abançatuba (Baiona, 1677).

Txertoa euskal argitaletxeak Itxasoco nabigacionecoa faksimile berrargitaratu zuen 1985ean. Honela dio azalean: "LIBURU HAU DA IXASOCO NABIGACIONECOA. Martin de Hoyarzabalec egiña Francezes. Eta Piarres Detcheberry, edo Dorrec eskararat emana, Eta cerbait guehiago abançatuba. BAYONAN. Fauvet Imprimerian Carmesseteko aldean DC. LX-XVII"

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago datu ziurrik Piarres Etxeberri, “Dorre” izengoitiz, noiz eta non jaio zen jakiteko; are gutxiago bere heriotza-dataz. Dena dela, bada Donibane Lohitzunekoa izan zitekeela dioenik. Edonola ere, begi-bistakoa da itsas mundua ondo ezagutzen zuen pertsona zela.

Jatorria gorabehera, 1677. urtean Itsasoko nabegazionekoa (Ixasoco nabegazionecoa) deritzon itzulpen lana paratu eta Baionan argitara eman zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ixasoco nabigacionecoa

Itxasoco nabigacionecoa (Liburuhauda ixasoco nebigacionecoa) Baiona, 1677[1].

XVII. mendeko zientzia inguruko gai profanoak euskaraz jorratzen dituen lehen liburua da honakoa. Etxeberrik beste euskaldun batek, Martin de Hoyarsabalek , idatzi zuen frantses liburuaren itzulpena egin zuen, Lapurdiko kostaldeko itsasgizon eta pilotuei propio zuzendua. Izan ere, jatorrizko lana Les voyages aventureux du capitain Martin de Hoyarsabal, habitant de Çubiburu dugu, frantsesez egina eta 1578an Bordelen argitaratua. Obra horrek, gutxienez, beste argitalpen bat izan zuen 1632an, Rouenen, eta, antza denez, berori baliatu zuen Etxeberrik euskarazko bertsioa egiteko; emendatua zen gainera, itzultzaileak berak aitortzen digun bezala.

Etxeberriren liburuaren ale bakarra Pariseko Liburutegi Nazionalean dago gaur egun, nahiko egoera tamalgarrian. 1985an, Txertoa argitaletxeak edizio faksimilea argitaratu zuen Etxeberriren testuaren zenbait pasarte berreraikita. Liburuak, atalka antolatuta, garaiko nabigazio teknikak jasotzen ditu. Berez, aholku- eta ohar-bilduma dugu. Porturik portuko distantziak ematen ditu eta horretarako kostaldeko ito geografikoak hartzen ditu erreferentzia. Portuetako bokalik onenak erakusten ditu kaiaratzeko eta, bide batez, leku arriskutsuez ohartarazten du. Liburuak hareatzak edo arrokak non dauden, eta urtaro bakoitzean haize nagusiak zeintzuk diren eta berauetatik nola babestu azaltzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Piarres ETXEBERRI: Itxasoko Nabigazionekoa Klasikoen gordailua. Klasikoak.armiarma.com

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.