Piarres Ihartze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Piarres Ihartze Bidassouetfrantsesezko grafian, Pierre d'Iharce de Bidassouet— (Hazparne, Lapurdi, 1765 - 1843) apaiz katolikoa eta frantsesezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta teologiako ikasketak egin ondoren, apaizgaitegia utzi behar izan zuen 1790ean. Hazparnera itzulirik, frantsesez metodo bat idatzi zuen haurrek latinez eta euskaraz idazten ikas zezaten. Apaiz egin zen 1792an, eta Hego Euskal Herrira igaro zen, frantses iraultzaileengandik ihesi. 1794an, Galiziako Compostelako Donejakuera joan zen, eta lurralde haietan egon zen zazpi urtez.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ezaguna da 1825ean Parisen argitara eman zuen obra: Histoire de Cantabres ou des prémiers colons de toute l'Europe, avec celle des Basques, leur descendents directs, qui existent encore, et leur langue asiatique-basque, traduite et réduite aux principes de la langue française. Harenak dira, halaber, Lettre d'un ecclésiastique du Diocèse de Bayonne à son Evêque (1833), Recherches sur l'origine véritable et réelle des Escu-alde-duns, par syncope Escualduns, anciennement Guiçons (hommes) cantabres et aujourd'hui généralement Basque français, espagnoles (1834) eta Aventures piquantes de M. l'abbé d'Iharce de Bidassouet, écrites par un de ses éleves (1835) idazkiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]