Pieter Verbrugghen I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pieter Verbrugghen I.a
Petrus Verbrugghen - gulden cabinet.png
Bizitza
Jaiotza Anberes1615
Herrialdea Hegoaldeko Herbehereak
Heriotza Anberes1686 (70/71 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Lantokia(k) Anberes
Kidetza Anberesko San Lukas artista elkartea

Pieter Verbrugghen I.a (baita izen hauekin ezaguna: Pieter Verbruggen I.a, Peter van der Brugghen I.a, Pieter van der Brugghen I.a, Peter Verbrugghen I.a, Peeter Verbrugghen I.a) (Anberes, 1615Ib., 1686). flandriar eskultore barrokoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1625 urtean Simon de Neefen gidaritzapean eskulturgintzan hasi zen, azken hau 'antijcsnijder' (apaingarrien eskultorea) izaki.[1] Ondoren Erasmus Quellinus I.arekin lan egin zuen eta 1641 urtean, haren alabarekin ezkondu zen.[2] Ezkontza honen bitartez Artus Quellinus Zaharraren senide bihurtu zen, Anberesko eskultore nagusia bera. Emaztea 1662 hil eta 1665 urtean bigarrenez ezkondu zen, oraingo honetan Elisabeth Lemmensrekin.[1]

Seme alabak izan zituen, horietako bi eskultore sonatuak, hots, Pieter Verbrugghen II.a eta Hendrik Frans Verbrugghen.[1] Alaba Suzanna, Peeter Meesens eskultorearekin ezkondu zen.[1]

Bere ikasleetako batzuk belaunaldi berriko flandiar eskultore famatuak izan ziren, hala nola, Joannes Boecksent, Jan Klaudio de Cock, Martin Desjardins, Bartholomeus Eggers, Jan-Lucas Faydherbe, eta Pieter Scheemaeckers.[1]

1662 urteko Cornelis de Bieren artisten zerrenda liburuan aipatua da, bere erretratua eta guzti.[3]

Lan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flandriar Goi Barroko estiloan lan egin zuen, Artus Quellinus Zaharrarekin elkarlanean ikasitako estiloa hain zuzen ere. Bere lanak nahiko estatikoak eta irudiek potolo kutsua dute.[2]

Pieter Verbrugghenek bukatu zuen Anberesko katedraleko organoaren aurrealdeko dekorazioa,  Erasmus Quellinus II.ak[4] egindako diseinuaren arabera. Horrez gain bera eta bere lan-taldeak Anberesko San Pablo Elizako haritz zurez egindako aitorlekuak egin zituzten (1658tik 1660ra).[5]1670 urtean  Artus Quellinus Zaharrarekin batera eta Pieter Verbrugghen II.a semearekin batera, aldare nagusiaren diseinua ere egin zuten.[2]

Lierreko San Gummarus Elizako pulpitua ere bere lan ezaguna da.[6] Pulpituaren jatorrizko diseinua Erasmus Quellinus Iek egin zuen baina zendu ostean, Artus bere semeak aldaketa txiki batzuk egin zizkion eta Pieter Verbrugghenek diseinua burutu.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Pieter Verbruggen at Herbehereak Institutua Artearen Historia (Nederlanderaz)
  2. a b c Iris Kockelbergh.
  3. Het Gulden Kabinete, p 530 (Nederlanderaz)
  4. Historia organo nagusia Anberes Katedrala.
  5. De biechtstoelen van de Sint Pauluskerk Amberes on Lukas Arte Flanders (Nederlanderaz)
  6. Pulpitu San Gummarus Eliza Lier (Nederlanderaz)
  7. Helena Bussers, De baroksculptuur en het barok at Openbaar Kunstbezit Vlaanderen (Nederlanderaz)

Gehiago irakurri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

Baldinucci, Filippo (1728) Notizie de' Professori del Disegno, Da Cimabue in qua, Secolo V. dal 1610. al 1670. Distinto in Decennali Stamperia S.A.R. per li Tartini, e Franchi 379 or. .