Pijo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiar pijo bat, 2011ko Munduko Gazteen Topaketako aurreko ospakizunetan, Espainiako bandera batekin.

Pijoak XX. mendearen bukaeran sortutako gazte-kultura edo «hiri-tribu» izendatzeko erabiltzen den, izen horrekin Espainian garatua [1] baina mundu osoan ere zabaldua beste izen batzuk erabiliz, ingelesezko posh izenez besteak beste. Maila ekonomiko altuko gizarte klase eta horrek izaten duen jarrera kontserbadorea izendatzeko termino gutxiesgarria ere bada. Ahalmen ekonomiko handiko familiakoak eta gehienetan ikastetxe pribatuetan heziak, snob moduan jokatu eta portaera eta ohitura nabarmenak dituzten gazteak dira: modazaleak dira, arropa eta bestelako osagarrietan marka jakinen jarraitzaileak dira eta gizarteko goi-klaseetan praktikatu ohi diren kirolak praktikatzen dituzte. Hitz egiteko modu nabarmena ere izaten dute. Aldi berean, eskuineko ideologia politikoa egotzi zaie. Pijoa gazte-kulturatik kanpo gutxietsi egiten den nortasuna da: bizimodu erraza dutela eta kaskarinak direla baieztatzen da. Pijo eredua islatzen duten pertsonaia ezagunak ere taxutu dira, Alejandro Agag eta Victoria Beckham esaterako [2].

Pijo izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Pijo» hitza «pija» gaztelerazko hitzetik dator, herri hizkeran zakila izendatzeko erabiltzen dena. Pijo izena Espainian erabiltzen den terminoa da, baina munduko beste herrialdeetan bestelako izenak jasotzen ditu nortasun honek: «posh» edo «preppy» kultura anglosaxoiarrean, «kakker» neerlanderaz, «chetos» edo «conchetos» Argentinan eta Uruguain, «fresas» Mexikon, «pituco» Peru eta «sifrino» Venezuelan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tinat, Karine. (2004). «PIJOS/AS. UNA CULTURA JUVENIL DE IDENTIDAD SOCIAL FLUCTUANTE» Estudios de juventud (64)..
  2. Gazteak izaten dira batik bat pijo izenondoa hartzen dutenak, askotan pertsonaia helduagoak eredutzat hartzen badituzte ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]