Pinediem I.a
Pinediem I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 1031 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Deir el-Bahari | ||
Familia | |||
Aita | Piankh | ||
Ama | Nodjmet | ||
Ezkontidea(k) | Duathathor-Henuttawy (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiza | ||
Pinediem I.a, Jeperjaura-Pinediem, Amonen Apaiz Goren izan zen Tebasen, K.a. 1070etik K.a. 1055 arte, eta Antzinako Egiptoko hegoaldearen izatezko gobernaria K.a. 1054tik K.a. 1032 arte (Schneider).
Bere aita Piankhengandik heredatuz Tebaseko autoritatea. Pinediemek bere eragina sendotu zuen Egiptoko gune handietan XXI. dinastia ahularen kontura, Tanisen gobernatzen zuena.
Hennutauyrekin ezkondu zen, Ramses XI.aren alaba bat, garaiko beste familia boteretsu batekin loturak ezartzeko. Bere seme-alabak Diedkhonsuefankh, Maatkara, Masaharta, Menkheperra, Mutnedymet, Neferkara Amenemnesu eta Psusenes I.a izan ziren.
Pinediemek, Amonen Apaiz Goren titulua lortu zuen bere seme Diedkhonsuefankh, Masaharta eta Menkheperrarentzat. Bere alaba Maatkarak, Amonen Gurtzaile Jainkotiar postua lortu zuen. Psusenes I.a, Tanisen faraoi izatera iritsi zen, honela, bi leinuen artean zeuden ezberdintasunak ezabatuz.
Praktikan, XXI. dinastiako faraoiak eta euren Apaiz Gorenak, beti izan ziren senideak.
Pinediemen momia, Deir el-Bahariko ezkutalekuan aurkitu zen.
Titulatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amonen Apaiz Gorena: |
|
ḥm nṯr tpi n imn rˁ nsu nṯru ... p3 nḏm (Hem Necher Tepi en Amón Ra Nesu Necheru ... Pinedyem) Amon-Raren Apaiz Gorena ... Pinediem |
Aurrekoa Piankh |
Amonen Apaiz Gorena K.a. 1070-K.a. 1055 |
Ondorengoa Masaharta |